Amurrioko Kultur Etxeak datorren ikasturterako tailerren eskaintzarekin jarraituko du. Bertan, “Esperimentazioa eta sormen bisuala” izeneko haurrentzako tailer berritzaile bat izango da. Halaber, Herri Musika Eskolak eta Udalaren Dantza Eskolak ohiko eskolak ematen jarraituko dute.
Juan Aranoa Udal Eskola Artistikoan egiten diren tailerretarako izen-ematea astelehenean, ekainak 22, hasiko da eta irailaren 14ra arte egongo da zabalik. Bestalde, Herri Musika Eskolan izena emateko epea astelehenean hasiko da, baina irailaren 10ean bukatuko da. Bi aurrematrikula horiek aurrez aurre egin ahal izango dira Kultur Etxean, 10:00etatik 14:00etara, edo online, kulturetxea@amurrio.eus helbidearen bidez, izen-emate orria sinatuta bidalita.
Udalaren Dantza Eskolaren kasuan, matrikulazioa Amurrioko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egingo da, modu presentzialean zein online.
Udal Eskola Artitikoko tailerrak
Eskola Artistitikora izen ematea
Udal Dantza Eskolarako izen ematea