Antolamendu egitura:
Presidentea: Alberto Artetxe Vicente.
Teknikariak:
-
Hiru gizarte langile
-
Lan arloko orientatzaile bat
-
Administrazio laguntzaile bat
Zeregina
Pertsonak Udaleko gizarte zerbitzuen sisteman sartzea errazten du. Hala, euren beharrizanei erantzuten diete, komunitate solidarioagoa, orekatuagoa eta gizartean errotuagoa lortze aldera.
Jarduera nagusiak
-
Gizarte babesaren sareko zerbitzu eta prestazioetara sartzeko beharrezko informazioa ematea; zehazki, gizarte zerbitzuen sistemari buruzkoa.
-
Kasu bakoitza aztertzea, beharrizanen ebaluazio baten bidez.
-
Zerbitzu edo prestazio egokienen inguruko orientazioa. Kasuaren jarraipena egitea, interesdunekin eurekin zein beste zerbitzu batzuekin batera. Uneoro bermatuko da informazioaren isilekotasuna.
-
Elkarbizitza zerbitzuak edo programak ematea interesdunaren udalerrian edo etxebizitzan bertan.
-
Esku hartzeko programak diseinatzea, pertsonak, familiak eta taldeak gizarteratzeko baliabide eta bitartekoak emate aldera. Gizartetik bazter gelditzeko arriskuan dauden taldeei ematen zaie lehentasuna.
-
Adina, generoa, minusbaliotasuna, arraza eta kultura dela-eta arazoak dituzten pertsonei ahalik eta autonomia gehiena lortzen laguntzea.
-
Laguntza ematea, gizartean eta lanean sartzeko zailtasuna duten pertsonak gizarteratzeko.
-
Gizartean gaur egun dauden beharrizanen inguruan sentsibilizatzea, komunitatean gizartean dauden arazoei irtenbidea ematen laguntzea eta pertsonek komunitatearen bizimoduan parte hartzea sustatuz.
-
Dagozkion prestazioen izapideak kudeatzea.
-
Gure lurralde eremuan dauden beharrizanak eta horiek asetzeko sortzen diren normaltasun faltak atzematea.