Helbidea: Dionisio Aldama 7, 1 C
Teléfono zenbakia: 945 393 849
Amurrioko Udaleko laguntza psikologikoko eta pedagogikoko kabinetea.
Jarduteko eremuak eta eginkizunak
-
-
- Psikopedagogikoa (eskola esparrua).
- Drogen prebentzioa.
- Klinika (emozio-arazoak).
- Osasuna sustatzea.
- Komunitatea / gazteria.
- Familientzako aholkularitza zerbitzua.
-
Familiaren esparruan dauden askotariko arazo eta beharrizan motak eragiten du jardun diren esparruen inguruko esku hartzea eta arloak askotarikoak izatea:
-
-
-
-
- Familiarteko harremanak hondatzea eta gatazkak.
- Familiako hezkuntza estiloak.
- Haur nahasmenduak: insomnioa, antsietatea, depresioa…
- Jokabide arazoak: amorrualdiak, moldagarritasuna, harreman sozialak…
- Familia eta eskola harremanak: ikasteko eta lan egiteko ohiturak.
- Eta abar…
-
-
-
Familientzako Aholkularitza Zerbitzuaren funtzionamendua:
Zuzeneko arreta:
Zerbitzuak, oro har, banakako arreta edo arreta familiarra eskainiko du, terapeutarekin eta familiako kideekin egingo diren aldian behingo kontsultetan. Funtsean, hainbat aholkularitza saio dira; izan ere, ez dira patologien tratamendutzat jotzen, konponbideak bilatzeko orientaziotzat baizik.
Kasu horietan, zerbitzuarekin harremanetan jarriko dira:
1-. Zuzenean, horretarako telefono zenbaki zehatz baten bidez: 688 606 312 / 945 393 849.
2-. Beste zerbitzuren batetik bideratuta (ikastetxea, osasun zentroa, gizarte laguntza, bitartekaritza zerbitzua, Udaltzaingoa…).
3-. Helbide elektroniko honen bidez: gappa@euskalnet.net.
On-line arreta:
Modalitate honetan, zerbitzuarekiko harremana blog baten eta helbide elektroniko baten bidez gauzatuko da: gappa@euskalnet.net / gappamurrio.blogspot.com.
Gurasoen eskolak.
Laguntza taldeak.
Dibulgazio buletinak.