Enplegua bilatzeko prozesuan beharrezkoak diren trebeziak hobetzeko Okupatu tailerraren edizio berria

Amurrio Bideanek, Aiarako Kuadrillaren laguntzarekin eta Vital Fundazioak finantzatuta, prestakuntza-aste bat antolatu du martxoaren 22tik 26ra bitartean, Okupatu programaren barruan. Aste horretan egingo diren jardueren xedea izango da enplegua bilatzeko prozesuan beharrezkoak diren trebeziak hobetzea. Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko, harremanetan jarri behar da Amurrio Bidean agentziarekin. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da empresa@amurriobidean.org helbidera, edo 945891721 telefono-zenbakira deitu.

Okupatu izeneko programa taldeko jarduera dinamiko eta praktiko batzuen bidez gauzatuko da. Horretarako, giza baliabideen arloko zenbait profesionalen laguntza izango dugu, zeinak ohituta baitaude beren egunerokotasunean hautaketa-prozesuetan parte hartzen.

Prestakuntza aurrez aurrekoa izango da, 9:00etatik 14:00etara, eta Amurrio Bideanen instalazioetan emango da, COVID-19 dela-eta beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak betez. Parte-hartzaileek beren trebezia pertsonal eta profesionalak entrenatuko dituzte (autoezagutza, automotibazioa, talde-lana…), eta enplegua bilatzeko baliagarriak diren tresnak landuko dituzte (curriculuma, lan-elkarrizketa, enpresa- eta prestakuntza-sarea…). Horrez gain, taldeko sinergiak sortzea sustatuko da, elkarren arteko laguntzaren eta lankidetzaren bidez, eta asmoa izango da taldeko laguntza horrek bere horretan irautea taldearen enplegu-bilaketako prozesu osoak irauten duen bitartean.

Prestakuntza langabezian dauden edo beren lan-egoera hobetu nahi duten pertsonentzat da, baldin eta lana bilatzeko prozesu batean sartuta edo horri ekitear badaude.  Gehienez 10 pertsonak parte hartuko dute, eta, beharrezkoa izanez gero, hautaketa egiteko elkarrizketak egingo zaizkie hautagaiei. Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko, harremanetan jarri behar da Amurrio Bidean agentziarekin. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da empresa@amurriobidean.org helbidera, edo 945891721 telefono-zenbakira deitu.