Amurrioko Udal Liburutegiak ordenagailuen eta eguneroko prentsaren erabilera berreskuratuko du gaurtik aurrera

Amurrioko Udal Liburutegiak kontsultetarako ordenagailuen eta eguneroko prentsaren erabilera berreskuratuko du gaurtik aurrera, eta baita aldizkarien atala ere. Bi zerbitzuak etenda geratu ziren Covid-19aren aurkako prebentzio-neurri gisa, eta birusa hedatzea ekiditeko beharrezko prebentzio guztia gordez jarri dira berriro indarrean.

Osasun-baldintzak hobetzeak aipatutako zerbitzuak irekitzea ahalbidetu du, betiere erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko ezarritako neurriak gordetzen badira.

Udal instalazioak udako ordutegia izango du, 9:00etatik 14:00etara, irailaren 17ra arte. Gainera, abuztuaren 9tik 22ra itxita egongo da.

Bañueta kiroldegia

Bañueta kiroldegiari dagokionez, gaurtik aurrera kendu egingo da instalazioak erabili ahal izateko aldez aurreko hitzordua. Armairuak nahitaez erabili beharko dira arropa eta tresna pertsonalak uzteko, eta, halaber, bi aldagela jarriko dira kirol-jardueretarako, muskulaziorako eta kardiorako, uztailaren 5etik aurrera; halaber, dutxak gehienez ere hiru laguneko edukierarekin erabili ahal izango dira.

Covid-19ren indarreko araudia eta instalazioaren kontingentzia-plana mantentzen jarraituko da. Kirol-instalazioa uztailean eta abuztuan irekita egongo da, ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara; larunbat eta igandeetan, 09:00etatik 14:00etara. Larunbat arratsaldean itxita egongo da. Abuztuaren 15etik 31ra bitartean kiroldegia itxita egongo da.