Matrikula doan kanpaina Bañueta kiroldegian

Amurrioko Bañueta Kiroldegiak kanpaina bat jarri du martxan instalazioen erabilera sustatzeko, bazkide berriak erakartzeko lanaren bitartez. Ekimen hau ez dago Amurrioko herritarrei soilik zuzenduta, inguruko edozein herritako biztanleentzat ere.

Egitasmoa honetan datza: 2019ko irailaren 30era arte irailerako abonua egiten dutenek ez dute matrikula ordaindu behar. Aurrezpena 62,90€ artekoa izan daiteke.

Kanpaina horretaz baliatzeko baldintzak honakoak dira: sei hilabeteko iraupena, 2020ko otsaila barne; dagokion hilabeteko kuoten ordainketa; eta aurretik, altan eman ondorengo ordainketak egin gabe ez izatea.

Lehendik abonua dutenek kiroldegira hurbildu eta alta tramitatu dezakete, dagokion fitxa sinatu ondoren. Lehenagotik abonatuak izan ez direnek inskripzio-fitxa bete beharko dute, datu pertsonalekin, eta argazki bat erantsiz. Informazio gehiago behar izanez gero, Bañueta Kiroldegira hurbiltzea dago (Abiaga kalea), edo 945 393 642 telefono zenbakira deitzea.

Amurrioko Bañueta Kiroldegiaren ordutegia honakoa da:

–          Astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 22:00etara.

–          Igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 14:00etara.

Amurrioko Bañueta Kiroldegia Udal-kiroldegiko abonatuak honako aukerak balia ditzake:

–          Kiroldegiko instalazio guztien erabilera askea, hau da, bi igerileku klimatizatuak, muskulazio-gela, kirol-kantxa, squach-a, eskaladarako boulderra, erabilera anitzeko gelak, hirdomasaje-bainuontziak, sauna, turkiar bainua eta dutxa ziklonikoa.

–          Doako sarrera Amurrioko udako igerilekuetara (bazkideak urtarriletik).

–          Deskontuak Kiroldegian eskaintzen diren ikastaro guztietan.

–          Lehentasuna ikastaroetan eta squash eta kirol-kantxaren erreseban.

–          Doako sarrera Tolosa, Hondarribia, Villabona eta Lizarrako kiroldegietan, Amurrioko Kiroldegiko baldintza beretan.

2019-2020 ikastaroak.pdf

 

Amurrioko Udalarekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla eta, bertan behera geratu dira Sahara Libre eta Samoah taldeen kontzertuak

Zenbait arrazoi direla eta, Sahara Libre eta Samoah taldeek ezin izango dute Amurrioko jaietan jo. Abuztuaren 13rako, astearterako, Sahara libre taldeak eman behar zuen kontzertua bertan behera utzi behar izan da, taldeko kide batzuek ezin baitute programatutako hitzordura etorri.

Abuztuaren 14an, asteazkenean, Samoah taldeak eman behar zuen kontzertuari dagokionez, bertan behera geratu da, taldeko kide batek istripua izan duelako. Hori dela eta, DJaren emanaldia 23:45ak arte luzatuko da.

 

BANDOA: Herriko Jaiak

Herriko jaietan hainbat jai-ekitaldi direla eta, ezohiko neurriak hartzea ezinbesteka da. Horien artean ondoko hauek dira:

1.- Ondoko kale hauek abuztuaren 12tik  18ra arte trafikoa ixtea eta ibilgailurik gabe uztea:

  • MENDIKO KALEA (Justo Etxeguren Plazatik Felix Murga kaleraino) Kaleko salmenta dela eta.
  • JOSE MADINABEITIA KALEA (Parke ondoko gunean) Jaietarako zerbitzuak direla eta.
  • FRONTOI KALEA

2.- Ondoko kale hauek abuztuaren 12etatik  18ra arte 15:00etatik  07:00etara trafikoa ixtea eta ibilgailurik gabe uztea (JAI GUNEA):

  •  JUSTO ETXEGUREN PLAZA.
    • LARRINAGA KALEA.
    • JOSE MADINABEITIA (Armurubenta kaletik Justo Etxeguren Plazaraino).
    • ITURRALDE KALEA.

3.- Abuztuaren 15ean 07:00etatik aurrera eta txirrindularien lasterketa bukatu arte ibilgailuen aparkatzea ondoko kaleetan debekatzea: Aldai kalea (Iritxusi kaleraino), Frontoi kalea, Aiara kalea (Elexondo kaleko bidegurutzetik Iturralde kaleko bidegurutzeraino) eta Araba kalea (elizako biribilgunetik Elexondo kaleraino).

4.- Abuztuaren 16an 15:00etatik aurrera eta Karrozen desfilea  bukatu arte ibilgailuen aparkatzea ondoko kaleetan debekatzea: Araba Kalea, Elexondo Kalea eta Aldai kalea.

5.- Abuztuaren 16an 21:00etatik aurrera  eta Karrozen desfilea butaku arte  ondoko kaleak trafikoa ixtea: Araba kalea, Elexondo kalea eta Aldai kalea.

6.- Abuztuaren 16an eta 17an SAN ROKE auzoan ibilgailuen zirkulazioa jarraian zehazten den moduan antolatzea:

  • San Roke kalea Ruperto jatetxetik Ermitaraino trafikoa ixtea
  • Olarriko Santa Marina bidean,  San Rokeko Ermitarako norantza bakarreko zirkulazioa ezartzea eta aparkatzea zein geratzea debekatzea.

Aurreko guztia dela eta, jendaurrean jartzen dugu aginduak eman direla utzitako ibilgailuak garabiak eraman ditzala, beharrezkoa denean. Halaber, behar den edozein neurri zehatz hartu ahal izango da, ekitaldiak behar diren moduan egin ahal izateko.

 

Alkatesa-Presidentea

Izpta.: Josune Irabien Marigorta

Anexo.pdf

 

                               

Jaietan adingabeei alkohola saltzearen inguruko kontrola eta kontzientziazioa bilatzen du “Ez bazara heltzen, ez” kanpainak

Programa prestatzearekin batera, Udaleko Jaietako Sailak eta Adikzioen Prebentziorako Taldeak “Ez bazara heltzen, ez” kanpaina diseinatu dute. Kanpainaren helburua jaietan adingabeei saltzen zaien alkohola kontrolatzea da. Programak koadrilen, elkarteen, txosnen ardura duten taldeen, APYMCAren eta Amurrio Bideanen laguntza ere izan du.

 

Kanpaina horren bitartez, adingabeei alkoholaren salmentari eta kontsumoari buruzko arautegiaren gaineko informazioa eman gura zaie. Horrez gain, alkohola saltzen duten saltokien inplikazioa ere bilatzen da, eta alkoholaren salmentari buruzko arautegia gogoraraziko zaie. Horretarako, kartelak eta informazio liburuxkak prestatu dira, eta janari dendetan, ostalaritzako establezimenduetan eta txosnatan jarriko dira, biztanle guztiak adingabeen artean alkohol arazoak prebenitzeak duen garrantziari buruz sentsibilizatzeko

Amurrioko Udalak eta Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoak ez daude udalerriko etxebizitzetan uraren kalitatearen inguruko kanpainarik egiten ari

Idazki honen bitartez jakinarazten da, ez Amurrioko Udaletik, ezta Kantaruiko Urkidetza Ur Partzuergotik ere, ez dela uraren kalitatearen kontrol espezifikorako inolako kanpainarik egiten ari udalerriko etxebizitzetan, eta adierazten da, baita ere, uraren kalitatea egokia dela eta, aldizkakotasunez, indarrean dagoen legedian ezartzen den bezala kontrolatzen dela.