Arabako Foru Aldundiak eta Amurrioko Udalak vespa velutina liztor erreginari tranpak jartzeko kanpaina bat sustatu dute

Arabako Foru Aldundia eta Amurrioko Udala boluntario bila ari dira udalerrian, Vespa velutina liztor erreginari tranpak jartzeko 2021eko kanpaina aurrera eramateko. Herritarren parte-hartzea eskatzen da liztor erregina harrapatzeko tranpak jartzeko, gehienez ere bi tranpa pertsona bakoitzeko.

Proiektuan parte hartu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute nllorente@amurrio.eus helbidera edo whatsapp mezu bat idatzi 602570841 zenbakira, izen-abizenak, posta elektronikoa edo/eta harremanetarako telefono-zenbakia adieraziz. Udala interesdunekin harremanetan jarriko da parte-hartzea zer-nolakoa izango den azaltzeko.