Amurriok hainbat ekimen jarri ditu abian amurrioarren nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko

Ekonomia feminista defendatzen duen “bizitza erdigunean” jartzeko ideiari esker, Amurrioko Udalak bizitzea merezi duen bizitza duin baterako gutxieneko baldintzak ematea ahalbidetuko duten baliabideak sortzeko beharrari buruz hausnartu ahal izan du.

Mugikortasunaren mugak eta Covid-19aren ondoriozko nahitaezko urruntze sozialak areagotu egin dute Amurrion pertsona askok, batez ere adinekoek, pairatzen zuten bakardade-sentsazioa. Udalak aldez aurretik egindako azterlanek eta Amurrioko Adinekoen Kontseiluaren beraren gogoetek, lehen mailako osasunaren mugatzaile sozial gisa nahi ez zen bakardadea zegoela erakusten zuten.

 

Amurrioko Udala, Amurrion bizi diren pertsonei laguntzeko eta haiek zaintzeko dauden baliabide eta zerbitzuez gain, beste ekimen batzuk garatzen eta bultzatzen ari da bizitzako etapa desberdinetan nahi ez den bakardade-egoera bizi dutenei laguntzeko, egoera horiek prebenitzea eta arintzea bilatzen duten zerbitzu eta baliabideen aldeko apustuaren bidez. Adinekoen, Gizarte Ongizate eta Herritarren Partaidetza sailetatik gidatutako zeharkako ekimenak dira, eta udal-kudeaketako beste sail batzuek eta arazoaren ikuspegi orokorra eta soluzio partekatuak diseinatzen laguntzen duten erakunde eta entitateek parte hartzen dute.

“Pertsonengan zentratu nahi badugu, arreta berezia jarri behar dugu gizakiaren funtsezko alderdietan, zaintzeko eta zainduak izateko premian, batez ere. Zaintza-behar hori hainbat modutan gauzatzen da, adibidez, gure inguruko pertsonek jasaten dituzten nahi gabeko bakardade-egoerak hautematean”, adierazi du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Horregatik, Amurrioko Udala, udalerrian bizi diren pertsonei laguntzeko eta haiek zaintzeko dauden baliabide eta zerbitzuez gain, beste ekimen batzuk gauzatzen ari da bizitzako etapa desberdinetan nahigabeko bakardade-egoeran bizi direnei laguntzeko, egoera horiek prebenitzea eta arintzea bilatzen duten zerbitzu eta baliabideen aldeko apustuaren bitartez.

Horren adibide da, besteak beste, Nahi gabeko bakardade-egoeran dauden pertsonei telefono bidezko laguntza psikologikoa emateko zerbitzua, 2020ko konfinamenduan ikasitakoaren ondorioz sortua. Bertan, hainbat udal-sailen eta hainbat kolektiboren arteko telefono bidezko harremana indartu zen, eta adineko pertsonei telefono bidezko laguntza emateko zerbitzu espezifikoa jarri zen martxan. Telefono bidezko laguntzak harrera ona jaso zuenez, berriz ere ekitea, eta bakarrik sentitzen diren Amurrioko pertsonentzat beste baliabide bat izatea erabaki da.

Era berean, autonomian zailtasunak dituzten pertsonei unean-unean laguntzeko zerbitzu bat jarriko da abian, batez ere mugitzeko zailtasunak edo bestelako egoera bereziak dituzten adinekoei zuzenduta (baina ez horiei bakarrik). Udalerri barruan eguneroko jarduerak egiteko laguntza behar dute, adibidez, mandatu eta gestio txikiak egiteko, aisialdiko edo prestakuntzako jardueretara joateko edo ibilaldi laburrak egiteko.

Ekimen horiek 2018an abian jarritako Mugiamurrio proiektuari gehitu zaizkio. Proiektu horren helburua bizitza aktiboagoa sustatzea eta bizi-ohitura osasungarriak garatzea da.

Udal esparrutik abian jarritako ekintza horiekin batera, Amurrioko Adinekoen Kontseilua eta Pastoraltzako emakume taldea Amurrion Nagusilanen ordezkaritza bat ezartzeko ari dira lanean. Nagusilan irabazi-asmorik gabeko elkartea da, adinekoen boluntariotzan oinarritua, eta 25 urte baino gehiago daramatza adinekoei laguntzen. Ekimen horren helburua bakardade-egoeran dauden adinekoei laguntzea, beraien ondoan egotea eta animatzea da, eta baita adinekoen ahalduntzea sustatzea ere, konpromiso sozialaren bitartez, zahartze aktibo solidarioaren bidez.