Amurriok Emakumeen Etxeei buruzko erakusketa hartuko du ekainaren 14tik 23ra

Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak, Emakunderekin lankidetzan, Emakuneen Etxeei buruzko erakusketa bat antolatu du. Erakusketaren helburua herritarrei Emakumearen Etxe bat zer den eta zer helburu duen hurbiltzea da, gune horiei buruzko ezagutza zabaltzeko. Horretarako, ekainaren 14tik 23ra bitartean azalpeneko panelak jarriko dira Juan Urrutia plazan.

Horrela, Emakumearen Etxeari buruzko azalpen bat jasoko da; gune feminista da emakume guztientzat, eta batasunerako, eztabaidarako, gogoetarako eta hazkunderako topaleku gisa balio du. Era berean, erakusketak ahalduntze feminista zer den eta horretaz zergatik hitz egiten dugun azaldu nahi du.

Erakusketan bertan, koaderno bat jarriko da. Bertan, batetik, erakusketaren informazioa zabalduko da, eta, bestetik, gunea bisitatzen duten emakumeek, emakumeen ahalduntzeari buruz izan ditzaketen ideiak eta proposamenak eman ditzaten bilatzen da.