Amurrioko Udalak jakinarazi du ostiraleko, hilak 13, Aiarako Biraren aurkezpen ekitaldia, eta larunbateko, hilak 14, Urrezko Guk Sariaren banaketa, bertan behera utzi direla. Udalaren erabakia prebentzio-neurri gisa hartu da, COVID-19 birusak eragindako kutsadura-kasuen kopuruak gora egin duen egungo egoeraren esparruan. Neurriak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak mila pertsona baino gutxiagoko edukiera duten gune itxiei buruz egindako gomendioari erantzuten dio. Bi ekintzek edukierak ezarritako gomendioa gainditzea aurreikusten dute.