“Amurrio Trail Taldea” Amurrioko kirol talde bat gara eta gure helburu nagusia mendiko lasterketa modalitate guztietan korrika egitea da; lineakoak, kilometro bertikalak, maratoiak eta ultra trailak. Mundu mailan eta Euskal Herri osoan, zehazki, mendi-lasterketek izaten ari diren gorakadak eraginda sortu zen talde hau.
Talde hau sortuta 2011, honakoa bilatzen dugu:
- Nahi duen orori mendiko lasterketen modalitate desberdinak ezagutzeko aukera eskaintzea eta horietan hasteko talde baten babesa ematea.
- Kirol hau praktikatuz Amurrio inguratzen duten mendien ezagutza sustatzea, naturarekiko errespetuan oinarrituta.
- Amurrioko talde bat sortzea gure herriaren izena Euskal Herriko eta espainiar estatuko lurraldeetan eta baita mundu mailan zabaltzeko.
- Amurrion mendi-lasterketa bat bultzatzea.
- Amurrioko herritar guztiei “Amurrio Trail Taldea”k orain arte oharkabean izandako lorpenak ezagutaraztea.