‘Amurrio Take Away’ ekimenak tokiko ostalaritzan kontsumitzea bultzatuko du

Amurriok herriko ostalaritzari laguntzeko ‘Amurrio Take Away’ ekimena bultzatuko du maiatzaren 21etik aurrera. Proposamena honetan datza: parte hartzen duten ostalariek ohiko kartatik kanpoko produktu bat prestatuko dute, herritarrek uztailaren 25era arte dasta dezaten. Era berean, prestatutako produktu berri horiek kontsumitzen dituzten pertsonek, parte hartzen duten establezimenduetan kontsumitzeko kupoien asteroko zozketan parte hartuko dute.

“Ekimen honen bidez, ostalaritza-sektoreari laguntzeaz gain (lokalen ordutegia oraindik ez da afariak emateko bezain zabala), sasoiko eta 0km produktuen kontsumoa bultzatu nahi da. Bestalde, parte hartzen duten establezimenduek Amurrio Bideanek emandako ontziak jasoko dituzte, prestatutako produktuak banatzeko”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Ekimenak, uztailaren 25era arte euren kartetan sukaldaritzako 6 proposamen berri aurkeztu dituzten 6 ostalaritza-establezimenduren parte-hartzea izango du. 4 hanburgesa, sandwich bat eta ogitarteko bat dastatu ahal izango dira, hori guztia sasoiko eta 0Km produktuekin.

Packaging jasangarria

Eramateko janari-eskaera gehiago dagoenez eta produktuak baldintza onenetan iritsi daitezen, Amurrio Bidean packaging jasangarria eta elikagaien ezaugarriak gordeko dituena bilatzeko lanean aritu da. Kanpaina honetan erabiliko diren ontziak azukre ekologikoko kanaberaz eta birziklatutako kraft paperez eginda daude. Parte hartzen duen establezimendu bakoitzak bere kartan aurkezten duen proposamen berrira egokitzen diren ontziak jasoko ditu, eta baita euren ohiko produktu prestatuetarako beste batzuk ere.

Parte hartzeko modua

‘Amurrio Take Away’ ekimenera aurkeztutako proposamenak kontsumitzeak saria ere badu. Hanburgesa, ogitarteko edo sandwichen bat dastatzen duten pertsonak ekimenean parte hartzen duten establezimenduetan kontsumitzeko kupoien zozketan sartuko dira. Parte hartzea oso erraza da, 6 proposamenetako bat kontsumitu izana adierazten duen tiketaren argazki bat baino ez da bidali behar turismo@amurriobidean.org helbidera. Maiatzaren 21etik aurrera zozketa egingo da asteartero eta tiketak aurkezteko azken eguna uztailaren 26a izango da.

Parte hartuko duten establezimenduak

Guztira, 6 ostalaritza-lokalek parte hartzen dute “Amurrio Take Away” programan, sukaldaritzako proposamen askotariko eta erakargarri hauekin:

  • Albizabalek 0KM hanburgesa proposatzen du gazta urdinarekin, piper erreekin, tipula potxatuarekin, hirugiharrarekin, letxugarekin, tomatearekin eta mahonesarekin.
  • El Desvánek urtutako sandwich batekin hartzen du parte, focaccia-ogia, oliba beltzak, Karobi de Inoso gazta ondua, tomatea, brie gazta, chédar gazta, camembert gazta-krema, urdaiazpiko iberikoa eta arrautza.
  • Iturrialdek Deluxe hanburgesa baten aldeko apustua egin du brioche ogian, mahonesarekin, Karobi de Inoso gazta-kremarekin, Euskolabel 0KM txahalarekin, kanonigoekin, euskal txerri hirugiharrarekin eta urdaiazpiko iberikoarekin.
  • Mirandes Berriak txuleta hanburgesa bat proposatzen du pikillo beloarekin eta Idiazabal gazta-txirbilekin, etxean egindako ogi barruan.
  • Fronton Tabernak espinaka eta azenario hanburgesa begetala sortu du, urdaiazpiko egosiarekin, letxugarekin, tomatearekin, tipularekin eta gaztarekin.
  • Patxi Tabernak iberiar beso gainean doan eta tomate-xerrak eta piper berdeak daramatzan belarri albardatu ogitartekoa egin du.