Zerga eta tasak

Amurrioko Udalak zergak kobratzea eten du alarma-egoerak irauten duen bitartean

Amurrioko Udalak zergak eta tasak ordaintzeko epeak eten ditu Estatuko Gobernuak COVID-19 Coronavirusaren hedapena ekiditeko ezarritako alarma egoera amaitu arte. Udalak hartutako neurria Alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan dago jasota.

Aldi horren barruan ordainketen epemuga duten Amurrioko bizilagunek ez dute ordaindu beharrik izango epeak berriro hasi arte, alarma-egoerak indarrean egoteari uzten dionean. Zerga ordainketen kobrantza eteteko epe hori amaitu ondoren, automatikoki ekingo diete berriro ordainketa epeei.

Tasen eta zergen errolda fiskalen onarpena, era berean, atzeratuta geratzen da. Alarma-egoera amaitutakoan, herritarrei ohiko kanalen bidez jakinaraziko zaie zergak eta tasak kobratzen hasi direla.

Eten egin da ORDAINKETA-SISTEMA BEREZIAri atxikitako pertsonen ordainagiriak kobratzea (NAHIERAN ORDAINTZEA)

Alarma-egoerak irauten duen bitartean, eten egingo da ordainketen sistema bereziari edo nahierara ordaintzeari dagozkion ordainagirien kobrantza.

Etenda geratu diren ordainketa-epeak pixkanaka bidaliko dira, alarma-egoera amaitu ondoren, kobrantza mailakatzeko.

Udal jabari publikoa okupatzeko baimenak etenda

Alarma-egoerak irauten duen bitartean, aldi baterako etengo dira bide publikoa okupatzeko administrazio-emakiden gaineko baimen hauek:

  • Amurrioko San Anton merkatuko postuen instalazioagatik, jabari publikoa aprobetxatzea.
  • Erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak udal-jabari publikoan mahaiak eta aulkiak jartzeagatik.

Aldi baterako etete horrek dagozkion ordainagiriak beherantz berrikustea ekarriko du.

Hileko tasen kobrantzak etenda

Musika Eskolak, Trikitixa Eskolak eta Dantza Eskolak emandako zerbitzuei dagozkien hileko tasen kobrantzak bertan behera geratuko dira.

Alarma-egoera amaitu ondoren, honako neurri hauek hartuko dira:

1.- Martxoko ordainagiriak berrikusiko dira, hala badagokio, eman gabeko zerbitzuei dagozkien itzulketak egiteko.

2.- Apirileko eta hurrengo hilabeteetako hilekoak, hala badagokio, alarma-egoera amaitu ondoren bidaliko dira, pixkanaka, kobrantza mailakatzeko.

Zabor tasak eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga

Zaborraren tasen eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kobrantza aldi baterako gelditu da.

Alarma egoera amaitu ondoren, jendaurrean jakinaraziko dira zaborren tasa eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epe berriak.

Arte Eskolaren tasa

1.- Urtarrileko ordainagiriak berrikusiko dira, hala badagokio, eman gabeko zerbitzuei dagozkien itzulketak egiteko.

2.- Maiatzari dagokion ordainagiria, hala badagokio, alarma-egoera amaitu ondoren igorriko da, benetan emandako zerbitzuei dagokien zenbatekoan.

Ur Partzuergoa – Ur-hornidurako zerbitzuari dagokionez hartutako neurriak

  1. Xedea eta aplikazio-eremua. Dekretu honetan ezarritako neurrien helburua COVID-19 birusak eragindako pandemiaren ondorioak arintzea da; “Kantauriko Urkidetza” ur Partzuergoaren funtzionamendu normala, CAKUk ematen dituen zerbitzuen ematea eta erabiltzaileek zerga-betebeharrak betetzea eragozten baitute.
  1. Kontsumitzaile kalteberak urez hornitzeko bermea. 463/20 Errege Dekretua indarrean sartu eta hurrengo hilabetean, ezin izango zaie hornidura eten kontsumitzaile kaltebera, kaltebera larri edo gizarte-bazterketako arriskuan dauden kontsumitzaileei, urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuak, kontsumitzaile kalteberen figura, gizarte-bonoa eta beste neurri batzuk arautzen dituenak, 3. eta 4. artikuluetan definitzen dituen moduan.

  1. Epeen hasiera etetea edo luzatzea tributu-prozeduretan.

    a) Indarrean dagoen zerga-araudiaren arabera ofizioz egin behar diren tributu-prozeduren hasiera 2020ko ekainaren 1era arte etengo da, 2020ko martxoaren 14tik aurrera hasi beharko litzatekeen kasuetan.

    b) Era berean, administrazio-errekurtsoak eta -erreklamazioak aurkezteko epeen edo tributu-arloko beste edozein jarduketaren hasiera, zergapekoak eskatuta, 2020ko ekainaren 1era arte luzatuko da.
  1. Aitorpenak egiteko eta sarreren likidazioak ordaintzeko epea etetea. 2019ko laugarren hiruhilekoari dagozkion hiruhileko likidazioak aurkezteko eta ordaintzeko borondatezko epea 463/2020 Errege Dekretua edo, hala badagokio, aipatutako egoeraren luzapenak indarrean jartzen diren unetik bi hilabetez luzatuko da.
  1. Zerga-prozeduren izapidetzea etetea..

    a) Zerga-prozedurak geldiarazteko aldiak, 2020ko martxoaren 14a baino lehen hasi badira, zergapekoak justifikatutako etenalditzat hartuko dira, edo prozeduran atzerapentzat, Administrazioari egotz ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, eta, ondorioz, horiek ebazteko epearen zenbaketan ez dira sartuko alarma-egoeraren indarraldian igarotako denbora eta, hala badagokio, egiten diren luzapenak.

    b) 2020ko martxoaren 14tik aurrera amaitzen diren kontagailuen hiruhileko irakurketak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 1era arte luzatuko da, epe hori data hori baino lehen amaitzen denean.

    c) Era berean, Administrazioak egindako zerga-arloko garrantzia duten agiriak, aurrekariak edo informazioa aurkezteko banakako errekerimenduei erantzuteko epearen zenbaketa eten egingo da 2020ko martxoaren 14tik 2020ko ekainaren 1era bitartean, epe hori aipatutako daten artean amaitzen denean.

    d) 2020ko martxoaren 14tik 2020ko ekainaren 1era bitartean, egiaztapen- eta ikerketa-prozeduretan ez da berandutze-interesik sortuko.
  1. Zerga-zorren salbuespenezko zatikapena.

    a) Pertsona fisikoen eta mikroenpresen, hau da, enpresa txikien zerga-zorrak, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 13. artikuluan zehaztutakoak, 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 1era bitarteko borondatezko epean aurkeztu eta ordaintzeko epea duten autolikidazioen ondoriozkoak, zatikatu ahal izango dira, bermerik eman gabe eta berandutze-interesak sortu gabe, artikulu honetan xedatutakoaren arabera.
    Era berean, modu eta baldintza berdinetan zatitu ahal izango dira pertsona fisikoen eta mikroenpresen eta enpresa txikien tributu-zorrak, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 13. artikuluan definitutakoak, Administrazioak egindako likidazioen ondoriozkoak, baldin eta haien ordainketa-epea 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 1era bitartean amaitzen bada.

    b) Artikulu honetan aipatzen diren zergapekoek 2020ko ekainaren 1aren ondoren ordaindu ahal izango dute zerga-zorra, zenbateko bereko hileko 6 kuotaren zatikapena eskatuz. Zatikapen horren lehen epea 2020ko uztailean amaituko da.

    c) Salbuespenezko zatikapen hori egiteko eskaera horretarako ezartzen diren mekanismoen bidez egingo da.
    Administrazioak egindako likidazioen ondoriozko zerga-zorren kasuan, eskaera hori 2020ko ekainaren 1a baino lehen egingo da, aipatutako mekanismoen bidez

    d) Arabako Lurralde Historikoko Zerga-bilketako Erregelamendu Orokorrean xedatutakoa ez zaie aplikatuko, inola ere, artikulu honetan araututako salbuespenezko zatikapenei.

  1. Indarrean dauden atzerapenak..

    Emandako geroratze eta zatikapenen apirileko epemugaren ordainketa hilabete bat atzeratzen da, eta, ondorioz, zatikapenen kasuan, hilabete bat atzeratzen da gainerako epemuga bakoitzean, artikulu honetan xedatutako hilabeteko geroratzearen ondorioz berandutze-interesik sortu gabe.
  1. Administrazio-epeak etetea. 463/20 Errege Dekretuaren hirugarren eta laugarren xedapen gehigarrien arabera::

    a) Partzuergoaren prozedurak izapidetzeko epeak etetea. Epeen zenbaketa Errege-Dekretuak edo, hala badagokio, haren luzapenek indarra galtzen duten unean hasiko da berriro.

    b) Edozein akzio eta eskubideren preskripzio- eta iraungitze-epeak etenda geratuko dira alarma-egoeraren eta, hala badagokio, hartzen diren luzapenen indarraldian.