Zerbitzu soziokulturalak

Juan de Aranoa Udal Eskola Artistikoak bere bloga bisitatzeko gonbitea luzatzen die bere ikasle guztiei. Bertan jarduera desberdinak proposatzen dira.

http://arteamurrio.blogspot.com/


Amurrioko Udal Musika Eskolak online jarraituko du klaseak ematen, metodologia telematikoa erabiliz: bideokonferentzia, WhatsAppeko bideo-deia, Skype, Classroom…

Informazio gehiago: https://bi.ly/2WqfvWR


AMURRIOKO SAN PRUDENTZIO DANBORRADAK BALKOIETARA IRTENGO DU

Tamborrada en los balcones
  • Hitzordua apirilaren 27an, astelehenean, izango da, 20:05ean, “Erretreta” eta “Diana” jotzeko.
  • Gaurtik aurrera entseguak egingo dira egunero 19:45ean, 20:00etan osasungintzako langileei txalo egiteko tartea errespetatuz.
  • Amurrioko Udaleko webgunean jaitsi ahal izango dira abestien partiturak eta audioak.

Amurrion, 2020ko apirilaren 14an. Koronabirusak eragindako ez ohiko egoera eta Alarma Egoeraren amaieraren inguruan sortutako zalantzak direla eta, 2020ko San Prudentzio jaiak bertan behera utzi behar izan dira. Programatutako jardueren artean ohiko danborrada dago, eta egoera horren aurrean, berrasmatu egin da, eta Amurrioko balkoietatik eta leihoetatik egingo da.

“Danborrada balkoietan” ekimena Tabarra Fanfarreak eta Amurrioko Danborradak bultzatu dute, eta apirilaren 27an, San Prudentzio bezperan, egingo da, 20:05ean. Antolakuntzatik ume eta gazte guztiak animatu nahi dira danborradan parte hartzera, edozein danbor edo danborraren funtzioa bete dezakeen edozein objektu, erabiliz.

Entseguak

Dei berezia egiten da, baita ere, balkoietatik eta leihoetatik egingo diren entseguetan parte hartzeko. Gaur arratsaldean hasiko dira, 19:45ean, eta egunero egingo dira apirilaren 27ra arte. Horretarako, entseguak egiteko beharrezkoa den material guztia udal webgunean dago: partiturak, abestien audioak eta erritmoaren partiturak.


Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreen esketx dibertigarria ikusi ahal izango da Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan




AMURRIOKO LIBURUTEGIAK LIBURUAK ETXEZ ETXE MAILEGATZEKO ZERBITZUA JARRI DU MARTXAN