Laguntza zerbitzuak

ADINEKOENTZAKO ETA MENDEKOTASUNA DUTENENTZAKO LAGUNTZA ZERBITZUA

Amurrio Trail Taldeak boluntario sare bat jarri du martxan (eskaut elkartea, Bañuetaibarreko Auzo Elkartea eta banakako pertsonekin batera), Udalak koordinatuta, adinekoen eta behar bereziak dituzten pertsonen beharrei erantzuteko.

Horretarako, 671074170 telefonoa aktibatu da, 24 orduz aktibo egongo dena, eta etxetik atera ezin direnez elikagaiak edo sendagaiak erosi ezin dituzten pertsonen beharrak koordinatuko dituena.

Servicio Ayudas Ayuntamiento de Amurrio

Amurrioko Udalak 40.000 euroko partida prestatu du udal laguntzetarako

Amurrioko Udalak 40.000 euroko partida prestatu du udal laguntzetarako COVID-19 koronabirusak sortutako larrialdi egoeraren ondorioei erantzuteko. Larrialdi egoeratik sortutako gastuetarako oinarrizko laguntza da, eta elikadura, farmazia eta Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak horrela baloratu dituen oinarrizko beste gastu batzuetara bideratu ahal izango da.

Onuradunek 100 euro jasoko dituzte aipatutako gastuei aurre egin ahal izateko. Laguntza jasotzeko eskaria aktibo dago, eta eskatzeko nahikoa izango da Amurrioko Udalera deitzea (945891161). Tramitazioa telefonoz egingo da, eta Udaleko gizarte langileek oinarrizko informazioa jaso ondoren, familia egoeraren oinarrizko gizarte txostena egingo da. Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenek ere eskatu ahal izango dute udal laguntza hori.

Larrialdi egoera amaitu ondoren, laguntzaren onuradunek kasu bakoitzean adierazten den familiako dokumentazio oinarrizkoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute Udaletxean, eta baita egindako gastuak justifikatzen dituzten fakturak ere.