Kirola etxean

Amurrioko Udalak, udalerriko adinekoen artean bizitzeko ohitura osasungarriak sustatzeko ekimena jarri du martxan. WhatsApp bitartez, Unai Arrietak, ariketa fisikoko profesionalak eta Mugiamurrio programako arduradunak, koordinatutako zenbait bideo emango dira, adinekoek etxean ariketa fisikoa egitea errazteko.

Astean zehar 3 aholku bidaliko dira, astelehen, asteazken eta ostiralean. Aholku horietan, maila guztietara egokitutako ariketak jasoko dira, hedapen taldeko kideek egin ditzaten. Ariketa fisikoa egiteaz gain, konfinamendu egoera honen erronka psikologikoei eta emozionalei aurre egiteko aholkuak ere emango dira.

Hezkuntza fisikoko eta osasun emozionaleko profesionalek sortutako ariketak dituen materialaren banaketa WhatsAppeko hedapen talde baten bitartez egingo da, eta partaideak edukia ikusteko sartu ahal izango dira bertan. Taldeko kide izateko nahikoa izango da WhatsApp mezu bat bidaltzea 605715240 zenbakira, izena eta abizenak adieraziz, eta zenbaki hori berori kontaktuen agendan erregistratzea.

Amurrioko Udalak martxan jarri duen ekimen berri horri buruzko edozein zalantza izanez gero, 605715240 zenbakira deitu edo mezua bidali ahal izango da, edo Udalaren 945891161 telefono zenbakira deitu eta Herritarren Partaidetza Zerbitzuko Ana Izquierdorengatik galdetu.