Jardunean dauden zerbitzuak – COVID-19 alarma

Amurrioko Udalak, 2020ko martxoaren 14an, egun bat lehenago, martxoaren 13an, jakinarazitako babes eta prebentzio-neurriak areagotzea erabaki zuen. Horrela, ahal zen neurrian, birusak udalerrian izandako eragina txikitu nahi izan zuen.

Egoera berri horren aurrean, astelehenean, martxoak 16, Amurrioko Udaletxean aurrez aurreko arreta bertan behera utzi zen, pertsonen arteko harremanak saihestu asmoz.

Hori dela eta, une horretatik aurrera, edozein kontsulta edo izapide egiteko udal zerbitzuekin harremanetan jarri nahi duenak Udalaren kanal elektronikoen bidez (www.amurrio.eus) egin beharko du, telefonoz, 945.891.161 telefonora deituz, edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuarekin (SAC) harremanetan jartzeko honako helbide elektronikoa erabili ahal izango du: haz-sac@amurrio.eus.

Udalak sail ezberdinetan lan egiten jarraitzen du; funtsezkotzat jotako zerbitzuetan, aurrez aurreko zerbitzua eskaintzen da eta posiblea den gainerako kasuetan, telelanaren bidez. Hortaz, udalaren jarduerak aurrera darrai behar duten pertsona guztiei bere zerbitzua emateko. Gure arreta eta ahalegin nagusienak, une honetan alarma-egoeraren adierazpenak eta Covid-19k berak gure auzokideei sortzen dizkien egoerak zein arazoak arintzera eta konpontzera bideratzen ditugu.

Gure bizilagunen batek goian adierazitako neurria hartu aurretik, udal-zerbitzuren batekin hitzordua zehaztuta badu, pertsona horrek ez du bere hitzordura joan beharko, eta dagokion udaleko saileko langileak jarriko dira harremanetan interesdun bakoitzarekin.

Amurrioko Udalak, beste behin ere dei egiten die herritarrei etxean gera daitezen, alde batera utz daitezkeen jarduerak saihestuz, eta Amurrioko bizilagun bakoitza norbere jokabideekin arduratsu izan dadin, gainerako bizilagunak ere babestu ahal izateko. Zentzu horretan, Covid-19 koronabirusari aurre egiteko ezarritako higiene eta urruntze sozialerako neurriak zorrotz betetzearen garrantzia azpimarratu nahi da.