Hilerria

Amurrioko Udalak, Udal Hilerri Zerbitzua kudeatzen duen enpresa esleipendunarekin koordinatuta, etengabe ematen du zerbitzu hori, baina, egoera berezia denez, eta langileen osasunerako arriskuak saihestearren, zerbitzuaren protokoloetan eta funtzionamendu-arauetan aldaketak egin dira.

Ildo horretan, azpimarratzekoa da Osasun Kontseilariaren 2020ko martxoaren 26ko Aginduan ezarritako muga, non ezartzen baita ehorzketetan gehienez ere 3 lagun joan daitezkeela ekitaldira, betiere beharrezko segurtasun-neurriak gordez.

Bestalde, zerbitzua emateko premiazkoak ez diren lan guztiak bertan behera utzi dira, besteak beste, gorpuzkiak hobitik ateratzea. Hortaz, larrialdi-kasuetan salbu, ez dira hobitik aterako.

Azkenik, jakinarazten da zerbitzuaren beharrei erantzuteko harremanetarako telefonoak honako hauek direla:

  • Bulegoko ordutegia
    Haz (Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua): 945 89 11 61
  • Larrialdiak:
    Udal Hilerri Zerbitzua eskaintzen duen enpresa: 619 57 57 93 (Mario)