Haurrak eta gazteria

Amurrioko Udalak abian jarri du “Etxean koronabirusagatik ” programa, Amurrioko bizilagunak konfinamenduan bizitzen ari diren esperientziak partekatzeko. Esperientzia horiek marrazki, mikrorkontaketa edo olerki eta bertso batean islatu ahal izango dira, apirilaren 29a baino lehen.

Marrazkien kategorian, 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, lanak A4 orrietan egin beharko dira eta eskaneatuta edo argazki bidez bidali ahal izango dira. Kategoria horren barruan 3 adin tarte bereizten dira: 4 eta 6 urte bitartekoak (2014-2016. urteetan jaiotakoak); 7 eta 9 urte bitartekoak (2011-2013. urteetan jaiotakoan); eta 10 eta 12 urte artekoak (2008-2010. urteetan jaiotakoak).

Mikrokontaketak eta olerkiak 12 urtetik gorakoei zuzenduta daude, eta euskaraz edo gaztelaniaz eta gehienez 100 hitzekoak izan daitezke. Hiru adin tarte bereizten dira: 12 eta 15 urte bitartekoak (2006-2008. urteetan jaiotako); 16 eta 18 urte bitartekoak (2002-2004. urteetan jaiotakoak) eta 18 urtetik gorakoak (2002. urtea baino lehen jaiotakoak).

Bertsoak berriz, 7 urtetik gorakoei zuzendutako daude eta euskaraz izango dira. Audio formatuan, gehienez 5 minutukoa, edo testu-formatuan bidali ahal izango dira, 3 bertso, doinu eta neurri librekoak, aukeratutako doinua edo melodia adierazi beharko da. Kategoria honetan 5 adin tarte bereizten dira: 7 eta 9 urte bitartekoak (2011-2013. urteetan jaiotakoak); 10 eta 12 urte bitartekoak (2008-2010. urteetan jaiotakoak); 13 eta 15 urte bitartekoak (2005-2007. urteetan jaiotakoak); 16 eta 18 urte bitartekoak (2002-2004. urteetan jaiotakoak); eta 18 urtetik gorakoak (2002 baino lehen jaiotakoak).

Parte-hartzaileek apirilaren 29ra arte, 14:00ak baino lehen, bidali beharko dituzte proposamenak partehartzea@amurrio.eus helbide elektronikora idatzita edo 605715240 whatsApp bidez, izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefonoa adierazita. Pertsona bakoitzak ezingo du lan bat baino gehiago aurkeztu modalitate berean.

Kategoria bakoitzeko 3 onenak udalaren webgunean eta sare sozialetan eta Hauxe Da webgunean argitaratuko dira, eta 100 €, 75 € eta 50 €-ko txartelak lortuko dituzte 2020an zehar Amurrioko merkataritzan eta ostalaritzan gastatzeko 2020an zehar.


Online baliabideak

https://www.amarauna.euskadi.eus/kategoria/haur-hezkuntza/ab0468dc-9078-4eb1-bdff-dcf96bcfe98d

http://hitziki.onoff.es/

Nola lagundu gure seme-alabei ikasketekin eta etxerako lanekin etxealdian?

Etxealdi garai honetan hainbat guraso arduratuta gaude seme-alabei ikasketekin lagundu behar diegulako eta horrek zalantzak ere sortzen dizkigulako. Aldaketa handia da beraientzat eta guretzat. Euskaraz ez dakiten guraso askoren kezka izaten da hori, baina baita euskaraz dakigun gurasoona ere. Aholku batzuk proposatzen dizkizuegu lagungarriak izan daitezkeelakoan.

Egokia eta lagungarria da ikasteko ohiturekin laguntzea

  • Garrantzitsuena ikasteko ohiturekin laguntzea da. Guretzat aldaketa handi da gure seme-alabek etxetik ikasi behar izatea, baina beraientzat ere bada. Ez da erraza egokitzea. Ikasteko ohiturekin laguntzea oso baliagarria izango da beraientzat.
    • Zeinizangodaikastekoetaeskolakolanakegitekodenboratarteaedoordutegia?Errutinabatzukadostubehardituguetabetetzen lagundu behar diegu. Adibidez (eta beraien adina kontuan hartu beharko genuke): gosaldu ondoren materiala prestatu eta 45 minutu etxerako lanei eman, ondoren atseden hartu, jarraian…
    • Non ikasiko dute? Beti leku bera izan dadila eta ikasketetara egokitua. Bakarrik arituko den gune bat izan daiteke edo bat baino gehiago arituko diren gune bat, baina beti leku bera izan dadila.
    • Zeinizangodaantolaketa?Eginbeharrekoakantolatu,gauzabakoitzarizeindenboraemangozaionaurreikusi,etaabar.Beraiek ez badira antolatzeko gai, guk lagundu beharko diegu.
    • Konstanteak baina malguak izan: ez da erraza beti eta ondo aurreko irizpide horiek betetzea. Saiatu beraien jokabideak ulertzen, baina konstanteak ere izan eta lagundu poliki poliki ohiturak bereganatzen.
  • Errefortzu positiboak ematea lortu behar dugu, hori da motibatzeko modua.
    • Egiten ari diren lanarekiko eta ahaleginarekiko errefortzuak, eta ez lortzen ari diren emaitzekikoak. Adibidez: denbora ondo baliatzea, ikasketekiko interesa erakustea, ohiturak hobetzeko urratsak ematea, eta abar. Gauza horiekiko errefortzuak ematea eta zoriontzeak asko motibatzen du.

Egokia eta lagungarria da eskolako lanekiko interesa erakustea eta laguntzea

  • Egunero beraiekin jar gaitezke eta zer egin behar duten galdetu. Irakasleek bidali diguten informazioa izango dugu antolatzen laguntzeko. Adinaren arabera, behin antolaketa adostutakoan ez da beharrezkoa izango gu bertan geratzea.
  • Nola egin ez dakiten ariketa edo gairen bat badute, eskatu guri azaltzeko ahal duten moduan. Modu horretan edo guk irakurrita ulertzen badugu, eta arlo behar adinako ezagutza maila badugu, laguntza eskaini:
    • Ondo ulertzen ez duen zerbait bada, azalpenak eman.
    • Gai baten inguruk lan bat egin behar badute: informazio osagarria bilatzen lagundu, material baliagarria eskura jarri eta gaiari buruz hitz egin beraiekin aurre-ezagutzak aktibatzeko.

Ez da egokia eta ez da lagungarria

  • Ez gara irakasleak eta ez dugu arlo guztiei buruzko ezagutza izan beharrik. Gure seme-alabei lagundu nahi diegun gurasoak gara. Ezin diegula lagundu ikusten dugunean, interesa erakutsi, konfidantza eskaini, eta eskatu ariketa egiten saiatzeko, naiz eta behar bada gaizki egingo duten. Irakasleak zuzenduko du eta beharrezko azalpenak emango dizkio.
  • Ez egon denbora guztian beraien gainean. Ez da beharrezkoa ezta aproposa ere denbora guztian beraiekin egotea. Gero eta autonomoagoak izan behar dute eta horretarako antolatzen, informazioa bilatzen et abar ikasi behar dute. Prozesu bat da. Kasu batzuetan bertan egotea beharrezkoa izango da, bereziki txikiak direnean eta oraindik gutxieneko ohitura batzuk garatu ez dituztenean. Baina kasu gehienetan lagundu baino kalte egiten diegu.
  • Laguntzeko zailtasunak ditugunean ez da komeni larritzea. Une egokia izan daiteke nota edo emaitzei “garrantzia kentzeko” eta ikasteko ohituretan eta prozesuetan arreta jartzeko. Emaitzak soilik axola bazaizkit eta arlo batzuetan zailtasunak dituela eta ezin diodala lagundu ikusten badut, etsigarria izango da. Aldiz, ikasteko ohituretan jartzen badut arreta, norabide horretan beharrezko gaitasunak garatzen laguntzen badiot, eta errefortzu positiboak eskaintzen badizkiot, laguntza handia eta ona eskaintzen ari naizela konturatuko naiz.

Tened en cuenta

  • Irakasleekin komunikazioa funtsezkoa da. Beraiek esan behar digute zeintzuk diren helburuak eta zeran nahi duten laguntzea. Adierazi beharko liguteke, adibidez:
    • Zer nahi duten ikasleen aldetik: zenbat denbora eskaini behar lieketen ikasketei, zenbat irakurtzeari, zenbat idazteari, etaabar.
    • Zeintzuk diren gure seme-alabei bidali dizkieten lanak: behar bada ez xehetasun askorekin, baina bai ikuspegi orokor bat.
  • Gainera, irakasleek adiera behar ligukete zein den beraiekin komunikatzeko modua zalantzak argitzeko edota seme-alabei laguntzeko moduan adosteko.


EUSKARA LANTZEKO BALIABIDEAK

OHARRA: baliabide hauen zerrenda egiteko, EBETE, AEZ, KOKORIKO FAKTORIA, ARESKETA IKASTOLARren web gunea eta Udal ezberdinen web-orriak erabili dira. Mila esker guztiei!

1-. ITZULPEN AUTOMATIKOA EUSKARATIK GAZTELERARA

2-. ESKOLA KIROLA ETXEAN

3-. EUSKARAZKO TELESAILAK, MARRAZKI BIZIDUNAK ETA FILMAK

4-. EUSKARAZKO IPUINAK ETA DANTZA KOREOGRAFIAK.

5-. ESKULANAK

6-. SUKALDARITZA TAILERRA.

7-. KORONABIRUSAGATIK ETXEAN EKIMENA

Ikus “Zerbitzu soziokulturalak” atala