Genero-indarkeriaren biktimen zerbitzua

AMURRIOKO UDALEKO BERDINTASUNA ZERBITZUA ETA MATXISMOAREN BIKTIMENTZAKO BALIABIDEAK

Amurrioko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak martxan jarraitzen du berdintasuna@amurrio.eus helbide elektronikoaren bidez edo 688 88 86 63 arloaren telefono mugikorraren bidez.


INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEI ARRETA EMATEKO ZERBITZUAK ETA TELEFONOAK

Amurrioko Udalak gogorarazi duenez, osasun-larrialdiak irauten duen bitartean, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko zerbitzu eta baliabide guztiak ditu aktibo, eta udalarekin harremanetan jar daiteke telefonoz, goizetan, Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuaren bidez 985891161 eta eguneko 24 orduetan, Udaltzaingoaren bidez 945038260 edo 636469288.

Laguntza psikologikoa eta aholkularitza juridikoa ematen jarraitzen da, hitzorduak eskatzeko sistema ez da aldatu. Gizarte Zerbitzuek gogorarazi dute horiek normaltasunez funtzionatzen jarraitzen dutela, aurrez aurreko hitzorduak izan ezik, horiek atzeratu egingo baitira.

Era berean, herritarrei gogorarazi nahi diegu indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko telefonoek funtzionatzen jarraitzen dutela eta egunean 24 orduz daudela erabilgarri, asteko 7 egunetan. Horretarako, 112 telefonora deitu edo SOS Deiak zerbitzuaren APParen bidez jar daitezke harremanetan. Eusko Jaurlaritzak prestatutako 900 840 111 telefonoaren bidez ere jar daiteke harremanetan.

Era berean, Emakundek EDEKArekin batera lan egiten du, dibertsitate funtzionala duten pertsonen ordezkarien euskal koordinakundearekin, krisi honetan indarkeriaren biktimei arreta emateko telefonoen informazioa helarazteko. Hala, Euskal Gorrak Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioarekin batera, entzuteko zailtasunak dituzten pertsonentzako bideo bat egin da. ONCEren bidez, telefonoei buruzko informazio-kartela egokitu da ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako; eta irakurketa errazeko kartela egin da.


LAIA ESKOLA

#LAIAeskolabirtuala

Hona hemen on line aurkituko dituzun iradokizun eta baliabide batzuk, #etxeangeratukonaiz egunotan berdintasuna ikasten eta partekatzen jarraitzeko.

Parte hartu! Bidali zure iradokizunak helbide honetara: info@laiaeskola.eus

ONGI ETORRI #LAIAPlazara !

Ongi etorri #LAIAPlazara: Arabako Foru Aldundiak, Arabako Koadrilen eta Udalen Berdintasunerako Teknikarien Sareak abian jarritako online gune bat. Gune horretan, bizipenak partekatu eta gure beharrei erantzun ahal izango zaie COVID19 delakoaren testuinguruan.

Plaza birtual bat non elkartu, partekatu, pentsatu, sentitu, zaindu, bota eta elkarlagundu.

Erronka horretan, ZUEK zarete PROTAGONISTAK. Lagunduko gaituzue? Goazen plazara!

http://www.laiaplazara.eus/