Garraio publikoa

FORU GARRAIOA

Aldaketak zerbitzuan

  • Hiriarteko garraioko foru-lineek beren zerbitzu-eskaintza ohiko zerbitzuaren % 40tik %30ra murriztuko dute martxoaren 26tik, aurrera.
  • ibilgailuen okupazioa plazen erdira mugatuko da, bidaiarien arteko distantzia egokia bermatzeko.
  • AlavaBuseko lineen ordutegi eta maiztasun berriak kontsultatzeko: AlavaBusen webgunea.

Prebentzio neurriak

  • BAT txartela izango da, baliozko ordainketa-bide bakarra (ezin izango da ez txanponik ez txartelik erabili).
  • Bidaiariek atzeko atetik sartu beharko dute.
  • Autobusen lehen lerroetako eserlekuak mugatu egingo dira erabilera publikorako.
  • Herritarrentzako arreta-guneetan metro bateko neurri fisikoak ezarriko dira bidaiari eta operadoreen artean.
  • Autobusen desinfekzioa indartu egingo da.
  • Zerbitzua malgutu eta eskaintza berrantolatu ahal izango da, egoera berrira egoki ahal izateko (ikastetxeak ixteak eta abar).
  • Arabako landagune txikiak eskualdeburuekin lotzen dituen Eskualdeko Garraio Zerbitzua, kasu gehienetan turismoekin ematen dena, eskudirutan ordaintzen jarraitu ahal izango da, baina, ahal bada, BAT txartelaren edo beste baliabide telematikoen bidez ordaintzen saiatuko da. Kontaktu intentsiboko guneetan ere garbitasun neurriak indartuko dira: eskulekuak, burualdeak, segurtasun uhala.
  • Eman beharreko zerbitzuak finkatzerakoan, kontuan hartuko da herritarrek euren lanpostuetara iristea bermatu behar dela, eta baita oinarrizko zerbitzuetara ere (2020ko martxoaren 16ko astelehenean jarriko dira indarrean, lehen zerbitzu-txandan).

BIZKAIBUS

BIZKAIBUS ZERBITZU MURRIZTUA HILAREN 14TIK AURRERA

Covid-19 koronabirusaren aurrean erabiltzaileei zuzendutako informazio eta prebentzio neurriak


RENFE

Renfe cercanías Bilbao