Ekonomia eta dirulaguntzak

Amurrio Bidean, Amurrioko Udalaren Tokiko Garapenerako Sozietateak aholkularitza ematen die jarduera ixteak eragin dien enpresei eta autonomoei. Era berean, hainbat erakundek abian jarri dituzten laguntzei buruzko informazioa ematen die. Hauek dira gehien eskatu direnak:

  • Jarduera uzteagatiko laguntza autonomoentzat.
  • Autonomoentzako errentamenduetarako eta Gizarte Segurantzako kuotetarako laguntza (Lanbidek argitaratu berri du).
  • Elkargik Euribor+% 0 tasan abalatutako maileguak, ETEentzat eta autonomoentzat.
  • Moratoria fiskalak.
  • Ohiko etxebizitzaren errentamendurako eta autonomoentzako bonu sozialerako laguntza.

Era berean, beste erakunde batzuekin batera, “Ayudasarabacovid19.eus” web-orria elikatzen eta mantentzen parte hartzen du. Orri horretan, pandemia dela-eta abian jarritako laguntza guztiak jasotzen dira, bai eta probintziako aholkularitza-zerbitzua ere.

Informazio gehiagorako: 945891721, autoempleo@amurriobidean.org eta empresa@amurriobidean.org.

Saltokiei eta negozio txikiei, azken urteetan kontsumitzaileen ohitura-aldaketei aurre egiten laguntzeko, eta azkenaldian Covid-19k areagotutakoei, Amurrio+ proiektua jarriko du martxan. Proiektuaren sentsibilizazioa lantzeko eta parte-hartzaileak erakartzeko lehen bilera apirilaren 17an izango da, 11: 00etan, meet bidez.