Zuzenak

Zuzenak Fundazioaren historia laburra

Zuzenak Fundazioa diru asmorik gabeko erakunde pribatu bat da. 2005ean sortu zen Kirol Elkarte baten laguntzarekin, Euskadin desgaitasuna duten pertsonak kirolean eta

gizartean integratzeko helburuarekin.

Inflexio-puntua eta fundazio bat sortzearen planteamendua 2004an sortu zen, Euskadin desgaitasuna duten pertsonen moda-pasarela bat antolatu zenean. Bertan, erakundeko erabiltzaileak izan ziren protagonista.

Parte hartu zuten pertsonen artean, hainbat behar hauteman ziren.Behar horietatik sortu zen Zuzenak Fundazioa, desgaitasuna duten pertsonen gabeziei erantzuna emateko erakundea. Izan ere, kirol elkarte baten izaera juridikoarekin ezingo zen hori guztia egin.

Horrela, ekintzen sustapena eta kirol- eta gizarte-sentsibilizazioa osatzeko sortu zen Fundazioa. Haren helburua da gizartearen errealitate bat, desgaitasuna, ezagutaraztea, talde hori osatzen duten pertsonen normalizazioa sustatuz.

Hala, urte hauetan hainbat programa, ekintza eta tailer eskaini dira, helburu hauekin:

    • Desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea sustatzea, haien autoerrealizazioa lortzeko, programa hauetan parte hartuta.
    • Aniztasun funtzionala duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea edo mantentzea.
    • Gizartea sentsibilizatzea gaur egungo errealitatearekin eta desgaitasuna duten pertsonek dituzten gaitasunekin.