Zeramika izango da La Casonan egingo den “Sareak” erakusketaren protagonista

Otsailaren 18tik aurrera, Juan de Aranoa Udal Arte Eskolako zeramika tailerreko ikasleek egindako lanak erakutsiko dituen “Sareak” erakusketa jasoko du La Casonak. Inaugurazio ekitaldia datorren asteartean izango da, 19:30ean.

Erakusketak protagonismoa eman nahi dio zeramikari, lan artistiko gisa, izan ere, gehienetan, “piezak etxeetan jarrita edo tailerrean ikusten dira eta, horrela, erakusketan, euren izaera eta protagonismoa hartzen dute”, azaldu du Susana Corbella artistak, zeramika tailerraren arduradunak.

Hainbat tamaina eta bereizmeneko 60 pieza erakutsiko dira guztira. “Sareak” erakusketak ibilbidea egiten du, egile bakoitzak bere gustu pertsonalaren arabera egin duen zeramikazko akabera desberdinak dituzten eta tenperatura altuetan eta baxuetan egosita dauden hainbat proposamenetatik. Aniztasuna izango da erakusketaren ezaugarria. Bertan, “piezak hainbat formatakoak eta materialetakoak dira. Buztinak eta egurrak erabili dira, eta pieza batzuk esmaltatuta daude eta beste batzuk ez”, azaldu du Corbellak.

Otsailaren 18an, 19:30ean, inauguratuko den eta martxoaren 1era arte bisitatu ahal izango den erakusketak, 41 pertsonak, haurrek eta helduek, eta Susana Corbella irakasleak, osatzen duten Juan de Aranoa Udal Arte Eskolako zeramika tailerreko lanak erakutsiko ditu.