Webinar “Enpresa-estrategiak koronabirusaren garaian. Joeren eta aukeren azterketa”

Sareko saioa ekainaren 25ean izango da, 14:00etatik 16:00etara, eta Aiarako Kuadrillako ekintzaileei, enpresa txikiei eta profesionalei dago zuzenduta.

 

Hitzaldia Zorraquino diseinu estrategikoko aholkularitza-enpresaren esku egongo da; enpresa entzutetsua da Euskadin, eta urtero joerei buruzko txostenak egin eta aurkezten ditu. Vital Fundazioak finantzatzen du.

Saioaren helburua da bizitako osasun-larrialdiaren egoeraren ondoren egikaritu edo aurreikusten diren aldaketak partekatzea, erakunde horren ikuspuntu aurreratutik. Zorraquinok enpresak, erakundeak eta profesionalak ematen ari diren erantzunak identifikatu ditu, aldatzeko eta lankidetzan aritzeko, euren produktu eta zerbitzuez haratago pentsatzeko eta euren ekintzen eragin positiboan ipintzeko arreta.

Aurkeztuko den txostenak krisian zehar enpresen jokabidea zehaztu duten funtsezko faktoreak aztertzen ditu, eta hainbat jarduketa-estrategia jaso ditu, nazioarteko marka eta profesionalek abian jarri dituztenak eta inspirazio-iturri izan daitezkeenak gure inguruko enpresa eta negozioentzat.

Aurkezpena hainbat bloketan banatuko da: digitalizazio espresa, laguntzeko berritzea, gehiago ematea gutxiagoren truke, e-commerce power, Service innovation, kontzientziatzeko helburua, kate solidarioa, kultura maker, product design eta “normaltasun berria?”. Joeren erakusketa horrek gidatuko gaitu bizi izan ditugun osasun-krisiari eta konfinamenduari esker loratu diren ekimen berrien ibilbidean zehar, parte-hartzaileek euren negozioetan aurrera egiteko lagungarritzat jotzen dituztenak aukeratzeko helburuarekin.

Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko, deitu Amurrio Bidean zerbitzura, 945891721 telefono-zenbakian, edo bidali mezu bat helbide elektroniko honetara: administracion@amurriobidean.org.