V. Berdintasun Plana egiteko diagnostikoari buruzko ekarpenak egiteko epea ireki da

Apirilaren 21ean Amurrioko emakumeei irekitako bileraren ondoren, maiatzaren 20ra arteko epea ireki da ekarpenak egiteko.   Edonola ere, gogorarazi beharra dago bilkura irekiaren eduki osoa berdintasun-diagnosiaren parte izango dela, eta hori izango dela Amurrioko V. Berdintasun Plana sortzeko abiapuntua. Plan hori, Amurrioko emakumeei helaraziko zaie datozen hilabeteetan. Ekarpenak posta elektronikoz egin ahal izango dira, berdintasuna@amurrio.org helbidera idatziz, edo telefonoz, 945 89 11 61 zenbakian.

Honekin batera doan dokumentuan apirilaren 21ean egindako bilkuraren laburpena kontsulta daiteke.

Dokumentua