Urtarrilaren 17an, hamabost urtetik gorakoentzako dantza master class bat egingo da Amurrio Antzokian; Eva Guerrerok emango du, “Gorpuztu” ikuskizunaren koreografoak

Urtarrilaren 17an, Eva Guerrerok dantza master class bat emango du Amurrio Antzokiko agertokian, 18:00etan. Hamabost urtetik gorakoentzat izango da, eta ez da beharrezkoa dantzarekin lotutako ezagutzak izatea. Helburua da Eva Guerrero konpainiaren material koreografikoak gerturatzea dantza garaikideko profesionalak ez diren pertsonengana. Kontzeptu hauek landuko dituzte, besteak beste: erdigunea, pisua, mugimendu artikularra, manipulazioa eta memoria koreografikoa. Dantzarekin lotutako batere edo ia batere ezagutzarik ez duten pertsonentzat da; bertan, aukera izango dute lehen esperientzia fisiko bat izateko. Arropa erosoa eramatea gomendatzen da.

Izen-ematea doakoa da eta Amurrioko Kultur Etxean egin ahal izango da, urtarrilaren 7tik aurrera. Plaza kopurua mugatua da. Eva Guerrero “Gorpuztu” ikuskizunaren koreografoa eta lan horretako sorkuntzaren eta testuen egilea da. Zuzeneko musikarekin lagundutako dantza garaikideko ikuskizun horrek orekaren bilaketa du gai nagusitzat. Garazi López de Armentiak interpretatzen du obra hori, zeina Amurrio Antzokian ikusgai izango baitugu urtarrilaren 25ean, 20:00etan (emanaldi bakarra). Sarrerak 8 € balioko du (6 € bazkideentzat).