Ura eta saneamendua

Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoak ur-hornikuntza eta -saneamendu zerbitzua ematen dio Amurriori.

Bezeroentzako arreta-zerbitzua

Astelehenetik ostiralera:  9:00etatik   13:00etara.

Amurrioko udaletxeko 3. solairua. Juan Urrutia plaza, z/g.

Telefonoa: 945035035

Helbide elektronikoa: urzerbitzua@kaurki.com

 

Bulegoko ordutegitik kanpo deitzeko larrialdietarako telefono-zenbakia:  628 27 87 86

Zerbitzuak

    • Alta edo baja emateko edo titulartasuna aldatzeko eskatzea.
    • Kontadorea irakurtzea erraztea.
    • Datuak eguneratzea, fakturak kontsultatzea, ordainagiriak helbideratzea.
    • Irakurketa egiaztatzea.
    • Fakturatutako kontsumoei edo emandako zerbitzuei buruzko argibideak eskatzea edo erreklamazioak aurkeztea.
    • Kontadorea gelditu edo hondatu dela ohartaraztea.
    • Kontratatutako zerbitzuekin edo hornikuntza- eta saneamendu-sareekin loturako gertakariak.
    • Amurrion uraren ziklo osoarekin loturako edozein gairi buruzko informazioa biltzea edo eskaerak aurkeztea.