Tokiko Agenda 21

Tokiko Agenda 21 udal egiturako plana da eta udalerriko ingurumen, ekonomia eta gizarte politikak integratzen ditu, irizpide iraunkorrak erabiliz. Plana ordezkari politikoen, udal teknikarien, eragileen eta udalerriko herritarren parte-hartzearen eta erabaki adostuen ondorioa da.

Udalbatza Osoak 2001eko otsailaren 22an onetsi zuen Iraunkortasuna Lortzeko Europako Hirien Gutuna, Aalborg Gutuna, alegia, eta herrian iraunkortasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartu zuen udalerrian Tokiko Agenda 21 ezarriz, eta, tokiko bi ekintza-plan ezarri ostean, 2014ko azaroaren 27an Iraunkortasunaren aldeko Tokiko Hirugarren Ekintza Plana onartu zuen. Plan hori udal-jardunbidea zuzentzeko bide-orritzat hartu zen, tokiko iraunkortasunean aurrera egiteko asmoz.

Tokiko Agenda 21en lan organoak

Iraunkortasun batzordea: Tokiko Agenda 21 ezartzeko eta garatzeko zuzendaritza batzordea Amurrio udalerrian. Udaleko politikariek eta arlo bakoitzeko teknikariek osatzen dute, eta prozesuaren zeharkakotasuna ziurtatzea da bere helburua.

Arnasa, herritarrek parte hartzeko foroa. Iraunkortasunaren arloan kontsultak eginez, herritarrek parte hartzeko organoa da. Komunitatearen interes bateratuak ordezkatzea du eginkizun nagusia.

Diagnostikoa

Tokiko Agenda 21 ezartzeko eta garatzeko prozesua Tokiko Sistema Bateratu gisa udalerriak errealitatea ezagutzeko jarraitu behar dituen urratsak ezartzeko behar gisa laburbil daiteke (hau da, arazoak eta indarguneak, ahulguneak eta ahalmenak hautematea, eta hierarkizatzea). Hala, jarduteko prozesu bat defini daiteke, errealitate horretan eta jarraitzeko helburu eta estrategiak finkatzean oinarrituta..

Hori lortzeko lehen pausoa da Udalaren diagnostikoa egitea. Hori Iraunkortasun Batzordeak eta Arnasak, herritarrek parte hartzeko foroak, egiten dute elkarlanean.

 Diagnostikoa

Ekintza plana

Ekintza planak ekintza estrategia bat diseinatzen du, kontuan hartuta udalerriak hasieran duen egoera eta iraunkortasun printzipioetan oinarrituta.

Ekintza-plana 8 estrategia-lerrotan, 26 jarduketa-programatan eta 117 ekintza zehatzetan dago egituratuta, udalak biziki nahi duen iraunkortasuna lortze aldera.

 Ekintza plana

Iraunkortasunaren adierazleak

Udalerriak iraunkortasunaren alde egiten dituen aurrerapenak aztertzeko eta kontrolatzeko, funtsezkoa da iraunkortasunaren adierazleak aztertzea eta kalkulatzea.

 

2014

 Adierazleak

 Ebaluazioa

 

2013

 Adierazleak

 Ebaluazioa