EMAS: Ingurumena Kudeatzeko Sistema

Ingurumena kudeatzeko sistema udal-organizazioak garapen iraunkorrari egiten dion ekarpena sustatzeko eta indartzeko tresna da.

Udalaren ingurumen-kudeaketak erakusten du administrazioa eraberritzen ari dela, eta hori da, hain zuzen ere, Europako ingurumen-politikaren helburu nagusietariko bat. Esparru honetan EMAS ezartzeko lan egin da, ingurumen-politika zehazten laguntzeko (gero eta beharrezkoagoa da) eta udalen ingurumen-kudeaketarako helburuak, lehentasunak eta ekintza-oinarriak baloratzeko.

2003ko martxoaren 12an Ingurumen Sailburuordetzak ebatzi zuen Amurrioko Udaleko Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumen Saila sartzea Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistemaren Erregistroan (EMAS), E-EU- 000008 zenbakiarekin.

 

Halaber, EMAS ingurumena kudeatzeko sistemarekin batera, sailari aplika dakizkiokeen ingurumen-arloko legeak aztertu dira, ingurumen-arloko politika onetsi da eta saileko eguneroko jardueren ondorioz sortzen diren ingurumen-alderdiak identifikatu eta kuantifikatu dira, zuzenak zein zeharkakoak, horiek ebaluatzeko xedez, saileko alderdi esanguratsuak identifikatzeko eta helburuak eta hobekuntza-programak ezartzeko irizpideen arabera. Helburu eta programa horiekin, jarduera eta zerbitzuen ondorioz sortzen diren ingurumen-alderdiak etengabe hobetzea lortu nahi da.

 

Gainera, sailaren jarduera guztiak dokumentatu dira, eta honako hauek ezarri dira: kontrol-sistemak, komunikazioa, barneko zein kanpoko langileen prestakuntza, kontratazioan eta erosketan ingurumen-irizpideak sartzea, ingurumen-arriskuak aurreikusteko plangintzak eta beste.

 

Ingurumena kudeatzeko sistema ezartzeak –kasurako, EMAS– ekarri dituen aurrerapenak ugariak eta era askotakoak dira. Horrela, sailaren jarduerek ingurumenean duten eragina kontrolatzen da, eta arlo guztietan SGMA ezartzea sustatzen da.

 

Amurrioko Udaleko Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumen Sailean Ingurumena Kudeatzeko Sistema ezartzeko eta garatzeko proiektua bitarteko eraginkorra da udalak garapen iraunkorraren alde egindako ekarpena sustatzeko eta sendotzeko. Honako onura hauek lortuko dira:

    • Ingurumen-jokabidea etengabe hobetzea.
    • Alde interesatuen (administrazioa eta herritarrak) arteko harremanak hobetzea.
    • Dirua aurrezteko aukera izatea.
    • Udalean ingurumenaren alde egiten den lanera hurbiltzeko sistema integratu bat ezartzea.
    • Beste erakunde batzuek euren ingurumen-jarduera hobe dezaten eragitea eta haiek akuilatzea.

 

Ingurumen-deklarazioak

 2017

 2016

 2015

 2014

 2013

 2012

 2011

 2010

 2009