Amurrioko pasaiaren ekintza plana

2015eko azaroaren 29an, Amurrioko Udalak Amurrioko Paisaiaren Ekintza Plana onetsi zuen. Plan horren helburua da paisaia kudeatzeko eta antolatzeko egin behar diren ekintzak zehaztuko dituen tresna bat sortzea.

Lehen pauso gisa, paisaiari buruzko hasierako diagnostikoa egin zen, eta, hori kontuan hartuta, plana eta kudeaketa-neurriak ezarri dira ondoren. Horretarako, herritarren partaidetza-prozesu bat abiatu da, eta honako hauek egin dira, besteak beste: iragarkiak, informazio-saioak, inkestak herritarrei, elkarrizketak gai honen inguruan kezka handiena duten herritarrei, partaidetza-tailerrak eta abar.

Hona hemen prozesuaren emaitza: 7 helburu orokor ezarri dira eta, orotara, 5 paisaia-unitate katalogatu dira. Halaber, paisaia-unitate horietan beste 20 helburu espezifiko finkatu dira.

Era berean, paisaia-intereseko 7 arlo identifikatu dira, eta 55 neurri espezifiko definitu dira horientzat. Hauek dira arlo horiek: ibai-zerrenda, Larrabe, Mendigorri edo Ahorcados mendia, oliobidearen korridorea, Letobe-Kuskumendi-Goikomendi eta Peña Negra-Ezkurrola.

 

Dokumentuak

Indice

 Cartografía

 Participación

Fichas medidas

Fichas indicadores

Plan de paisaje de Amurrio