Alkate jaun eta andreen ituna

2012ko urrian, Amurrioko Udalak alkate jaun eta andreen ituna sinatu zuen. Itun hori Europako Batzordearen ekimenez abiarazi zen, eta, horren bidez, sinatzen duten udalek borondatezko konpromisoa hartzen dute Europako Batasunak 2020rako jarritako aurrezte-helburuak gainditzeko. Xedea da 2020rako udalerrien CO2 isurketa % 20 baino gehiago gutxitzea, energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien garapenaren bitartez.

Horretarako, beharrezkoa da konpromisoa hartu duten udalerriek egungo energia-egoera osoki planifikatzea eta ekintza-plan bat egitea; plan horrek barnean hartu behar ditu energia kontsumitzen duten eta eraginkortasun energetikoaren, energia berriztagarrien, mugikortasun iraunkorraren eta hondakinen arloan jardutea aurreikusten duten sektore guztiak.

2012 eta 2013. urtean, Amurrioko Udalaren isurketen inbentarioa egin da, eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plana (PAES) zehaztu. Plan hori kontrastatu egin da, bai udaletxeko zerbitzu tekniko eta politikoekin, bai herritarrekin oro har eta bai Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE).

2013ko abenduaren 5eko osoko bilkuran udalbatza osoak onetsi egin zuen Amurrioko Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plana, 2020rako berotegi-gasen isurketak % 20 gutxitze aldera, 2006an isuritakoei dagokienez.

Amurrioko PAESek 70 ekintza jasotzen ditu, eragina dutenak energia-eraginkortasunean, gure mugitzeko moduan, sortzen ditugun hondakinen kudeaketan, ekoizten dugun energian... Era berean, ekintza horietan inplikatzen ditu udaleko sail guztiak, herritarrak, merkatariak eta lehen sektorea.

Aintzat hartuta 2006a ezarri dela oinarri-urte gisa eta urte horretan Amurrioko Udalak 38.555,60 tona CO2 isuri zituela, 2020rako konpromisoa berotegi-efektuko gasen isurketa % 20 gutxitzea izango litzateke. Ordea, Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plana (PAES) betetzen bada, Amurrioko berotegi-gasen isurketa % 26 baino gehiago murriztuko da, eta, hala, jarritako helburua aise gaindituko da.

Bi urtero Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plana zenbateraino ezarri den azaltzen duen jarraipen-txosten bat aurkezten da, Europar Batasunak Planaren betearazpenaren jarraipena eta kontrola egin dezan. Jarraian erantsita daude Amurrioko lehenengo jarraipen-txostenaren estekak. Txostena webgune ofizialean argitaratu zen.

http://www.eumayors.eu/about/signatories_en.html?city_id=4920&monitoring

http://www.eumayors.eu/about/signatories_en.html?city_id=4920&benchmarks=3052

Documentuak

Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plana

 Energia aurrezteko gida

Ura aurrezteko gida