Elur Taldea

ELUR TALDEA

Elur Taldea (ofizialki Negu Kirolak Aiara Amurrio KE) Amurrio eta Aiarako eski kluba da.
Denboraldi bakoitzean hainbat eski-estaziotara joateko irteerak antolatzen ditugu; izan ere, Amurrion egiten duen elurrarekin ez dugu nahikoa, kar-kar. Oro har, Frantziako Pirinioetara joaten gara, gertu egoteaz gain, kalitate/prezio aldetik ondo dagoelako. Dena den, azkenaldian urtean pare bat aldiz gustura joan gara Baqueirara, eta Alpeetako estazio batzuetan ere izan gara (Frantzian, Italian, Austrian eta Suitzan).
Gutako batzuei mendi-zeharkako eskia gustatzen zaie, eta denboraldi bakoitzean bizpahiru irteera antolatzen dituzte, Anetora, Castro Valnerara, eta abar.
Gainera, denboraldi bakoitzaren amaieran afari bat antolatzen dugu bazkide eta lagunentzat.

Eski eskola

Zer gertatzen da eskiatzera etorri nahi baduzu baina ez badakizu? Bada, erakutsi egingo dizugu: eskiak jartzen, lehenengo aldiz jaisten, igogailuak hartzen… zeure kabuz ibiltzen ikasi arte. Hasiera-hasieratik erabaki genuen klubaren helburuetako bat zaletasuna sortzea zela, eta, horretarako, ez dago irakastea baino bide hoberik. Bidai bakoitzean, gutako batek hasiberriei pare bat orduko eskolak ematen dizkie. Eta harro gaude, urte hauetan hainbat laguni irakatsi diogulako.

Historia pixka bat

Hau guztia mende hasieran hasi zen, zenbait bidaiatan topo egin zuen talde txiki batekin. Pentsatu genuen ondo egongo litzatekeela Amurriotik hainbat irteera egitea, eta antolatzen hasi ginen. Kluba honako hauek sortu zuten: Jon Aspuru, Pablo de Lapatza, Vicente Contreras, Kepa Sánchez eta Jabi Bitorika. Egitekoak denon artean banatu eta martxan hasi ginen, Amurrio eta Aiarako udalen eta Negu Kiroletako Euskal Federakuntzaren laguntzarekin.