Ekonomia sustapena eta tokiko garapena Amurrio Bidean

Amurriobidean

Amurrio Bidean elkartearen bidez sustatzen da Amurrioko Udaleko ekonomia: eta Amurrioko Udalaren tokiko garapenaz arduratzen da. Amurrio Bidean 2006. urtean sortu zen, udalerriko ekonomia jarduera sustatzeko helburuarekin.

Amurrio Bideanek gaur egun honako zerbitzu hauek ematen ditu: aholkularitza, ekintzaileentzako eta enpresentzako babesa, prestakuntza, merkataritza jarduera sustatzea, ostalaritza sektorea dinamizatzea eta, oro har, tokiko garapena sustatzen duten sareetan eta proiektuetan parte hartzea. Era berean, honako hauek kudeatzen ditu: Refor Amurrio Enpresaldea enpresen hazitegi eta zentroa, Aresketa Mendi Energia Berriztagarrien Parke Tematikoa, Likorearen Museoa, Turismo Bulegoa eta Ekimen Turistikoen zentroa, eta gure udalerrian aberastasuna eta ongizatea sortzea helburu duten hainbat jarduera.

Informazio gehiago Amurrio Bidean-en webgunean: www.amurriobidean.org