Udako kultur tantak ekimenaren programazioak jarraipena izango du irailean

‘Udako Kultur Tantak. Cultura a pie de calle’ kultur programak hainbat jarduera ditu aurreikusita irailerako. Kultura eta aisia eskaintzak, kaleko antzerkia, formatu txikiko kontzertuak, dantza ikuskizunak eta bertso saio bat izango ditu. Emanaldi guztiak, ikus-entzuleentzat seguruak izango diren formatuetan gauzatuko dira, une oro osasun agintariek ezarritako neurriak eta aholkuak errespetatuz. Halaber, Amurrioko Udalak, pandemiaren bilakaera kontuan izanda, programatutako edozein ekitaldi egunez aldatzeko edo bertan behera uzteko aukera ebaluatu ahal izango du era puntualean.

Ikuskizunetako segurtasuna bete ahal izateko, jarduera guztiek aurretik ezarritako edukiera izango dute, eta bertaratutako guztiek jarrita egon beharko dute. Gainera, 6 urtetik gorakoek maskara eraman beharko dute, eta higiene eta osasun neurrien protokoloa bete beharko da, eskuak garbitzea, adibidez.

‘UDAKO KULTUR TANTAK. CULTURA A PIE DE CALLE’ IRAILEKO PROGRAMAZIOA

Irailak 4: “Viernes 6”, kontzertua. 20:00etan, Juan Urrutia parkean.

Irailak 6: Tio Teronen semeak: “Frescool”, dantza. 19:00etan, Frontoian.

Irailak 7: Magialdiaraba, magia ikuskizuna. 19:30ean, Amurrio Antzokian. Sarrera doakoa izango da.

Ikuskizun horri dagokionez, 7 eta 12 urte arteko umeei zuzendutako magia tailerra programatu da. Parte hartzeko Kultur Etxean eman beharko da izena.

Irailak 11: Carl I&I+Aiaraldeko Sound System, kontzertua. 20:00etan, Juan Urrutia parkean.

Irailak 13: Zanguango: “Al otro lado”, antzerkia. 19:00etan, Juan Urrutia parkean.

Irailak 18: Blues morning singers, kontzertua. 20:00etan, Juan Urrutia parkean.

Irailak 20: “Ez da kasualitatea”, bertso saioa. 19:00etan, Juan Urrutia parkean.

Irailak 25: Chiki Lora, kontzertua. 20:00etan, Juan Urrutia parkean.

Irailak 27: “Turistreando” Trapu zaharra, antzerkia. 19:00etan, Juan Urrutia parkean.