Topaketak

Topaketa orokorra: AMURRION. AZAROAK 28, ZAPATUA

BB Topaketa elkargunerako, hartu-emanerako eta urte osoan zehar egindako lana baloratzeko jardunaldia da. BB Jarrera lehiaketaren bidez artikulatzen da eta tresna bat da gazteak gaira hurbiltzeko, eta, horrela, indarkeria sexistaren inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko aukera izateko. Jardunaldi honek bi zati ditu: batetik, prestakuntzakoa, jende gaztearentzako formazio tailerrak antolatzen baitira, eta, bestetik, ludikoa sari-banaketaren bidez.

Aurten Amurrion ospatuko da azaroaren 28an. Hiru lurraldeetan doako autobusak antolatuko dira. Topaketen programazioaren eta autobusen informazio guztia, azaroan zintzilikatuko da web orrialdean.