Renfeko trenen zerbitzua eten izanari buruzko informazioa

C3 lineako tren zerbitzua etengabe eteteari buruz hitz egiteko RENFEko iparraldeko arduradunekin izandako bileraren ondoren, Aiarako eta Urduñako udalerri kaltetuetako agintariek tren zerbitzuak kentzeari buruzko informazioa eskatu zuten, beren komunikaziorako plataformen bitartez herritarrei jakinarazi ahal izateko.

Hori dela eta, Amurrioko Udalak, RENFEk tren zerbitzuak kentzeari buruz helarazten digun informazio guztiaren berri emango du WhatsAppeko hedapen zerrendaren bitartez. Zerrenda horrekin bat egiteko nahikoa izango da gailu mugikorretan 605715240 telefono zenbakia erregistratzea eta WhatsApp mezu bat bidaltzea izenarekin, hedapen zerrendan sartzeko eskatuz.

→ Renfeko trenak kentzeari buruzko informazioari buruzko azalpen-oharra

  • Amurrioko Udalaren WhatsAppeko hedapen-kanalaren bidez helaraziko Informazioa, udalaren intereseko informazioaz gain (agenda, abisuak, albisteak…), Renfek trenak kentzeari buruz emandako informazioa jakinaraziko da.
  • Amurrioko Udalak Renfek emandako informazioa baino ez du helarazte. Gerta daiteke beste zerbitzu batzuk kentzea eta Amurrioko Udalari ez jakinaraztea.
  • Hori dela eta, Renfetik jasotako jakinarazpenak 17:00ak baino lehen jakinaraziko ditu hedapen-kanal honek. Ondorengo aldaketak Renferen @Inforenfe Twitterren kontsultatu beharko dira.
  • Gogoan izan, halaber, nahi duzuenean, informazio hori jasotzeari utz diezaiokezuela, edo zuen kontaktuen zerrendatik ken dezakezuela.