Picasso izango da zigilu- eta laban-bildumaren gaia Amurrioko 2019ko Filatelia eta Numismatika Erakusketa tradizionalean, La Casonan azaroaren 16tik aurrera

2019ko Filatelia eta Numismatika Erakusketa Amurrioko La Casona eraikinean egingo  da azaroaren 16tik 30era bitartean. 12:00etan emango zaio hasiera. Lanegunetan (astelehenetan izan ezik) bisitatu ahalko da, 17:00etatik 19:00ak arte, eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Zigiluen, txanponen eta billeteen urteroko hitzordu honek hainbat atal izango ditu. Numismatika-atalean, Espainiako txanponak egongo dira ikusgai, hala nola, Isabell II.a, Alfontso XIII.a, euroak, pezetak, duroak eta J. Carlos 2.000 pezeta. Horrez gain, lanbideak, animaliak, antzinako zibilizazioak, ontzak (31, 10 gramo, koloretan ere), Vatikanoa bezalako estatuak, Mexikoren Independentzia eta Iraultza eta Mundu Berria eta Nabigazioaren Historia islatzen dituztenak ere egongo dira.

Billeteetan, euroak eta arrantza-gaiak ikusi ahalko dira. Filatelia-atalean, gai nagusia Picasso izango da, eta bilduma gonbidatuaren atala labanentzat izango da. Erakusketan zehar “Numismatika Jakintza” izeneko ohiko lehiaketa antolatuko da.

Azaroaren 19an, 17:00etatik 19:00etara bitartean, aldi baterako postetxe bat egongo da, eta gutunak bidali ahal izango dira aurten Santa Maria Elizak diseinatu duen zigiluarekin eta zigilu-marka ofizialarekin. Horrez gain, bi konferentzia aurreikusi dituzte hilaren 20rako eta 21erako, 18:30ean, Filateliari eta Numismatikari buruz, hurrenez hurren.