Ostiral honetan hasiko da euskara bultzatzeko “Eskatu euskaraz eta saria irabazi” kanpaina

Amurrion euskararen erabilera sustatzea helburu duen “Eskatu euskaraz eta saria irabazi” kanpaina ostiral honetan hasiko da. Hasiera batean, kanpaina udaberrian egin behar zen, baina Covid-19aren eragina zela eta, azarora arte atzeratu zen. Data berri hauetan Euskaraldiarekin bat etorriko den kanpaina, abenduaren 3ra, Euskararen Nazioarteko Egunera, arte luzatuko da.

Aurten 26 partaide atxiki zaizkio ekimenari, eta 100 sari baino gehiago emango dira bezeroen artean banatuko diren 3.093 txartelen artean. Parte hartzea oso erraza da, txartelak kanpainari atxikitako establezimenduetan euskara erabiltzen duten bezeroen artean banatuko dira.

Txartel batzuek zuzeneko sariak izango dituzte, deskontuak edo opariak, besteak beste, baina sarituak ez direnek euskara plana osatzen duten saltokietan kontsumitu beharko den 300 euroko bonu baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Kanpaina abenduaren 3an amaituko da, eta hurrengo egunean, abenduaren 4an, egingo da zozketa.

Parte hartuko duten establezimenduak hauek izango dira: Maritierra Elikagaiak, Arregi Argazkilariak, Arkune, Azules moda denda, Amurrioko Batzokia, Bi Oin podologoak, Adi zentro grafikoa, Koloore estetika zentroa, Burutxaga harategia (Mendiko kalea), Basualdo Kirolak, El Rinconcito, Selene fruta-denda,  Gancedo moda denda, Lur Belardenda, La Rana Turquesa puerikultura, Lilura haur moda, Josu optika, Luyando optika, Goxoa okindegia, Otarte okindegia, Marta gozotegia, SAU garaikurrak, Txoko Gorri eta Txotis, Zapatería zapata-denda eta Amurrioko Udala.