Online ikastaroak eskaintzen dira etxeko konpostajearen inguruko prestakuntza emateko eta etxeko konpostagailu bat egiten irakasteko

Azaroaren 18a baino lehenago eman beharko da izena.

Amurrioko bizilagunek konpostajeari eta gaikako bilketari buruzko online ikastaroetan eta mintegietan parte hartu ahal izango dute. Horiek Aiarako Kuadrillak antolatu ditu Hondakinak Prebenitzeko eta Birziklatzeko Europako Astea dela eta. Ekimen hau “Etekin atera zure hondar organikoetatik” lelopean gauzatuko da.

Konkretuki, bi online saio emango dira. Horietako bat, “Etxeko konpostajeari buruzko oinarrizko prestakuntza” izenekoa, azaroaren 20an (ostirala) izango da, 18:00etan.

Bigarren saioa, berriz, “Konpostagailu bat etxean nola egin eta lortutako konposta nola erabili”, azaroaren 27an (ostirala) izango da, 18:00etan. Halaber, dibulgazio‑saio bat ere emango da, euskaraz, eskoletan zuzenean, azaroaren 27an, “Hondakinak eta gaikako bilketa” gaiaren inguruan.

Interesdunek, parte hartzeko, azaroaren 18a baino lehenago eman beharko dute izena. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko dute aiaraldea.konposta@gmail.com helbidera interesatzen zaizkien saioak adierazita. Azaroaren 20ko saioan parte hartuko dutenen artean 25 konpostagailu eta 25 aireztagailu zozkatuko dira. Geroago, Aiarako Kuadrillako YouTube kanal berrian ikusi ahal izango dira saio horiek eta Aiarako Kuadrillaren webgunean konpostajeari buruzko eskuliburu berria jarriko da nahi duenak deskargatzeko.

Konpostagailuen sarea

Aldi berean, Aiaraldeko Konpostagailuen Sareari atxikitako familien jarraipena egingo da. Horretarako, berrogei bat bisita edota elkarrizketa egingo dira sareari atxikitako familien artean.