Ekintzaileei zuzendutako Lanbideren diru-laguntzen deialdi berria

Diru-laguntza bat negozio-ideia lantzeko da (1.000 €) eta beste bat jarduera martxan jartzen laguntzeko (1.500 €).

Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da apirilaren 23tik maiatzaren 17ra arte.

Laguntza hauen helburua da onuradunek modu esklusiboan eta tutoretzapean  negozio-ideia aztertzen eta bideragarritasun-plana garatzen edo jarduera abian jartzen jardun ahal izatea. Laguntzak bateragarriak dira besteren konturako lan batekin, baldin eta orduen zenbaketa osoan lanaldi osoaren% 30 gainditzen ez bada.

Aiarako Kuadrilla da Lanbiderekin elkarlanean dagoen erakundea gure eskualdean, baina eskaerak herri bakoitzean dagoen garapen-agentzian aurkeztu behar dira; kasu honetan, Amurrio Bideanen.

Erakunde hori arduratuko da, halaber, ekintzaileak zuzentzeaz 2 hilabeteko epean, negozio-ideia landu behar duten kasuetan, eta 3 hilabetez jarduerak martxan jartzeko proiektuetan.

Zehazki, aurten gure eskualdean negozio-ideia lantzeko 12 laguntza eman dira eta jarduerak martxan jartzeko 10 laguntza. Laguntzen kopuru jakin bat hogeita hamar urtetik beherakoei eta emakumeei eman behar zaie. Laguntza baino eskaera gehiago egotekotan, proiektuen eta hautagaien balorazio tekniko bat egingo litzateke, hautaketa-oinarrietan zehaztutako irizpideen araberakoa.

Informazio gehiagorako, Amurrio Bideanekin jarri harremanetan (El Refor kalea z/g); tel.: 945891721; helbide elektronikoa: autoempleo@amurriobidean.org.