Zuzendutako tonifikazioa, zunba, zunbatxiki, hiit, bizkar osasuntsua, hipopresiboak eta haurrentzako igeriketa dira udako kurtsoak Amurrioko Bañueta kiroldegian

20 Ekaina 2019

Bañueta Amurrioko udal kiroldegiak antolatu du udako kirol-jardueren kanpaina.

Honako kurtso hauek izango ditugu: zuzendutako tonifikazioa, zunba, zunbatxiki, hiit, bizkar osasuntsua, hipopresiboak eta haurrentzako igeriketa. Uztailaren 1ean hasiko dira eta lau asteko iraupena izango dute. Izena emateko epea aipatutako instalazioan abonatutako pertsonentzat ekainaren 24 eta 25 izango da, eta abonatuta ez dauden pertsonentzat ekainaren 26 eta 27. Egunen, ordutegien eta prezioen informazioa Bañuetan dago. Abonatuta ez daudenek kiroldegiko harreran

 izena eman beharko dute kurtsoetarako, eta eskudirutan ordaindu beharko dute kurtsoaren kuota izena ematen duten unean. Gainera, fitxa bat bete, argazki bat entregatu eta 7,10 € -ko fidantza bat ordaindu beharko dute kurtsora sartzeko txartelerako; fidantza hori kurtsoaren amaieran txartela entregatzean bueltatuko da. Izena emateko ordutegia 08:30etik 21:30era izango da Bañueta kiroldegian (telefonoz 10:00etatik 21:00etara). Telefonoz izena emateko instalaziora abonatuta egon behar da eta izena ematean bazkide zenbakia adierazi beharko da. <0}

Maila neurtzeko froga

Haurrentzako igeriketan, mailakatuta ez dauden umeek maila neurtzeko proba bat egin beharko dute. Proba ekainaren 19an eta 20an egingo da, 17:00etatik 19:00etara, kiroldegiko harreran jakinarazpena jaso ostean. Haurrentzako igeriketa taldeen ordutegia 16:45 eta 19:15 arteko tartean egokituko da eta lortzen diren taldeen arabera erabakiko dira. Mailarik baxueneko taldeak lehenengoak izango dira, eta jarraian maila altuagoko taldeak joango dira.