XXI. San Antonio Feria egingo da Baranbion ekainaren 10ean, Ahuntz Egunean

6 Ekaina 2018

Aurten ere, ekainaren 8, 10 eta 13an, Baranbioko herritarrek San Antonio ospatuko dute. Santuaren feria eta Ahuntz Eguna ekainaren 10ean izango dira, igandean. Egun horretan izango dira ospakizun honetarako antolatutako jarduera gehienak, hala nola azpigorri eta azpizuri ahuntzen lehiaketa, arraza guztietako ahuntz-abereen azoka, herri-bazkaria eta erromeria.

XXI. San Antonio Eguna eta 2018ko Ahuntz Eguna

• Ekainak 8, ostirala:

20:00: hitzaldi-solasaldia Garrastatxuko ermitan.

21:30: afaria Garrastatxuko txokoan, hitzaldian parte hartu duten pertsonentzat.

• Ekainak 10, igandea:

XIX. San Antonio Feria-Ahuntz Eguna.

08:15: azpigorri eta azpizuri ahuntzen XII. lehiaketa.

08:15: ahuntz-abereen azoka (arraza guztiak).

12:00: meza Garrastatxuko santutegian.

13:00: antxumeak pisatzea.

14:00: azpigorri eta azpizuri ahuntzen XII. lehiaketako sarien banaketa.

14:45: herri-bazkaria. Txartelak Baranbioko Administrazio Batzordearen idazkaritzan eta Garrastatxuko txokoan eskura daitezke, ekainaren 5era arte.

17:00: Erromeria.

• Ekainak 13, asteazkena - San Antonio:

12:00: meza Garrastatxuko ermitan.