Urtarrilaren 2tik 5era bitartean Gabonetako haur-parkeak berriro zabalduko ditu ateak Bañueta Kiroldegian.

23 Abendua 2015

Urtarrilaren 2tik 5era bitartean Gabonetako haur-parkea egongo da Amurrion. Udaleko Gazteria Sailak antolatu du.

Bañueta udal-kiroldegian instalatuko da, eta 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era egongo da zabalik jendearentzat, urtarrilaren 5ean izan ezik. Egun horretan goizez irekiko da soilik.

Hamalau urtera arteko gazteentzako jarduerak ditu. Bertaratzen direnek ondo pasatzeko eta dibertitzeko hamaika aukera izango dituzte, eta hala aurrek nola familia osoak primeran pasatuko dute hango jarduera sorta zabalarekin. Proposamen osoa da eta aisialdi- eta entretenimendu-jarduerak eta denbora librea aprobetxatzeko jarduerak ditu, besteak beste, puzgarriak, atrakzioak, jokoak, tailerrak, emanaldiak eta askoz jarduera gehiago. Zalantzarik gabe, Gabon dibertigarriak eta atseginak izango dira. Jarduerak zenbait gunetan banatuko dira, haurren adinen arabera. Gainera, urtarrilaren 4an "Dantza saltsa" haurrentzako euskarazko ikuskizuna egongo da 20:00etan. Urtarrilaren 5erako magia-emanaldi bat programatu da. Amurrio Racing Slot, Meyiro Sport, Gurutze Gorria eta Gazteleku Gurea arituko dira laguntzaile gisa, eta haurrentzako jarduerak egingo dituzte.

GABONETAKO HAUR PARKEA

0 ETA 2 URTE BITARTEKOENTZAKO BEBETEKA:

• Jolasgunea (kulunkak, zaldiko-maldikoak, mahai txikiak, puzzle erraldoiak, txirrista, eta abar.)

• Zentzumen-boladun igerilekua

• Palmondo puzgarriak

TXIKI GUNEA 3 ETA 5 URTE BITARTEAN:

• Ludoteka handia (moduluzko jolasak, eraikuntza-jolasak, txirrista, tunela eta askoz gehiago)

• Sukaldea eta haurren supermerkatua

• Txiki-tailerrentzako mahaiak eta aulkiak0}

• Ipuin-txokoa euskaraz

• Bob Belakiaren puzgarria

• Ohe elastikoa

1 – 6 URTETARAKO ARIKETA:

• Trenbide-trena

6-9 URTETARAKO ARIKETA:

• Multiabentura-puzgarria: Erromatar bidea

• Zezentxo-kulunka puzgarria

• Rokodromoa

10-14 URTETARAKO ARIKETA:

• Zezen mekanikoa

• Aisiarako eremua

HAURREN GUNEA 6 -14 URTE:

• F1eko simulagailua

• Bideojokoen eremua

ADIN GUZTIETARAKO GUNEA:

• Tailerrak (egunean 4 tailer)

• Ile-apainketako eta makillajeko txokoa

• Mahai-jokoen eremua • Munduko jokoak (erraldoiak)

IKUSKIZUNAK:

• Dantzaldia: Dantza Saltsa

• Magia