Urtarrilaren 1etik 10era bitartean izena emateko epea zabalduko da hilaren 17an Amurrioko Armuru San Anton Ferian postua jarri nahi dutenentzat.

31 Abendua 2015

San Antoneko Lagunak Elkartea dagoeneko hasi da Amurrioko Armuruko San Anton Feria tradizionala antolatzen. Edizio berria datorren urteko urtarrilaren 17an izango da. 

Feriako postuetan parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute.  Izena eman nahi dutenek, emalandermeaza@hotmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute urtarrilaren 1etik 10era bitartean. Edozein zalantza argitzeko, urte berriko lehen egunetik aurrera elkartearen telefono zenbakietara dei egin daiteke: 664081883 eta 676023201 (arratsaldez bakarrik). Telefono zenbaki horiek ez dira martxan egongo izena emateko epea hasi arte. Izena ematean, honako datu hauek adierazi beharko dira: eskatzailearen izena, NANa, izen komertziala (postuan agertuko dena), herria (postuan agertuko dena), postu-kopurua (gutxienez 30 euroko dohaintza egin behar da postu bakoitzeko, salgaien bidez, zozketa solidariorako), kontakturako zenbakia, helbide elektronikoa, eta salgai egongo diren produktuak (zerrendan agertzen ez direnak ezingo dira saldu). Urtarrilaren 10etik 17ra bitarteko astean, antolatzaileek eskatzaile bakoitzari jakinaraziko diote bere eskaera onartua izan den edo ez, posta elektroniko bidez. Horrez gain, esleitutako postu kopuruaren berri ere emango du.

Dokumentazioa

Beharrezko dokumentazioari dagokionez, merkatuan parte hartuko duten salmenta-postu guztiek ekonomia-jardueraren gaineko zergan alta eman behar dute, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta izan ere, bakoitzari dagokion erregimenean (autonomoetan, orokorrean, nekazaritzakoan...). Elikadura-produktuak saltzen dituzten postuek, aurreko baldintzak betetzeaz gain, osasun-erregistroa eta elikagaien manipulatzaile-txartela izan beharko dituzte. Feria egunean, postuaren titularrak egon beharko du bertan, edo horretarako kontratatutako langileek. Urtarrilaren 1etik 10era bitartean, izena emateko orria bidali behar da, sinatuta, honako helbide honetara: landermeaza@hotmail.com.