Urtarrilaren 10ean IV. Herri Krosa, “Berdintasunaren Lasterketa”, egingo da Amurrion.

5 Urtarrila 2016

Urtarrilaren 10ean IV. Herri Krosa, “Berdintasunaren Lasterketa”, egingo da. Lasterketa Oinkariak Atletismo Klubak eta Amurrioko Udaleko Berdintasun eta Kirol Sailek antolatu dute. Antolatzaileek honako hau adierazi dute: “lasterketan edonork parte har dezake, denbora soberan emango dugu, eta duela gutxi korrika egiten hasi direnentzako lehenengo lasterketa izatea nahi dugu”. 

12:00etan hasiko da 8,5 kilometroko Herri Krosa (bira labur bat + bi bira luze herriaren inguruan) . Ordubete geroago, 13:00etan, 10 urtetik 15 urtera bitarteko gazteentzako lasterketari emango zaio hasiera. 1 km-koa izango da (zirkuitu laburrari bi bira). Azkenik, 13:10ean txikientzako lasterketari emango zaio hasiera. 500 metroko lasterketa izango da (zirkuitu laburrari bira bat). Interesdunek www.sailkapenak.com webgunean eman dezakete izena; helduen kasuan, 5 euro ordaindu beharko dute. Horiek Internet bidez baino ezin izango dute izena eman, lasterketa-egunaren aurreko egunera arte. Txikien kasuan, izen-ematea doakoa da, eta Internet bidez zein lasterketa-egunean bertan egin daiteke. Aurten biltzen den dirua Amurrioko Apdema elkarteari emango zaio. Informazio gehiago eskuratzeko, Amurrioko Oinkariak elkartearen Facebook-orria kontsulta daiteke. Parte hartzen dutenek opari bat jasoko dute.