URREZKO GUK 2015

2 Otsaila 2015

Amurrioko Udalak, Apymca-rekin elkarlanean (Amurrioko merkataritza txikiaren eta ertainaren elkartea) erabaki du Urrezko GUK 2015 saria Amurrioko koadrilei ematea, jaiak dinamizatzeko eta alaitzeko egiten duten lana aitortzeko.

Lehenengo koadrilak 65. urtean sortu ziren, herriko jaietan, eta amurrioarrek urte askotan gozatu ditugun jai-egitaraua eta ekitaldiak sortzen lagundu dute: koadrilen aurkezpena, zekorketak, kalejirak, odoloste-jana, karrozen desfilea, etab.). Sasoi horretako batzuek bizirauten dute, eta beste batzuk azken urteotan gehitu dira.

Koadrilak sortu ziren sasoiaz geroztik, beste batzuk ere sortu ziren (batzuk desagertu egin dira eta beste batzuek bizirik diraute gaur egun), beti jaian parte hartzeko asmoarekin, ekitaldiak eta jarduerak proposatzeko, eta denontzako ekitaldiak antolatzeko: udalerriko txikienetatik helduenetara.

“Sari honek koadriletako hainbat pertsonak berrogeita hamar urteotan egindako lana aitortu nahi du. Lan hori gabe, gure herriko jaiek galdu egingo dute ezaugarri duten singulartasuna, gainerako udalerrietako jaietatik bereizten dituena. Aipatzekoak dira, halaber, gertatutako belaunaldi-aldaketak, kolektibo horrek bizirautea ahalbidetu dutenak" gehitu du Josune Irabienek, Amurrioko alkate andreak.

URREZKO GUK martxoaren 14an banatuko da, Amurrioko Antzokian, eta Aztarna Elkartearen (aurreko edizioa irabazi zuten) lekukoa hartuko du.