Udalak elkarretaratzea deituko du genero-indarkeria dela eta emakume bat hiltzen den bakoitzean, gertakariaren biharamunean

18 Abendua 2015

Amurrioko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, genero-indarkeria dela eta emakume bat erailtzen duten aldiro elkarretaratze bat egiteko konpromisoa hartu du; hala, herritarrek ekintza horiek gaitzesten dituztela adierazi ahalko dute. Elkarretaratzeak arratsaldez egingo dira astegunetan (19:30ean) eta goizez jaiegunetan (12:00). Halaber, Aurreraka emakumeen elkarteak hala proposatuta, Amurrioko Udalak gaitzespena erakusteko adierazpen bat egingo du genero-indarkeriaren eraginez emakume bat erailtzen duten bakoitzean, edonon gertatzen delarik ere.