Plaza estaltzeko obrak direla eta, San Antoneko asteroko azoka lekuz aldatuko dute

27 Urtarrila 2015

Kokaleku hori behin-behinekoa izango da; izan ere, obrak amaitzean (3 hilabete, gutxi gorabehera) azoka ohiko lekura itzuliko da:San Anton plaza.

Horren guztiaren berri emateko, asteroko saltegien arduradunei obren eta datozen asteetan saltegi bakoitzari esleitutako kokaleku berriaren inguruko informazioa helarazi zaie. “Espero dugu obrek eragindako mugimendua ez izatea arazo handiegia kale horren eguneroko bizitzari dagokionez, eta arren eskatzen diogu jendeari izan dezala eroapena obrek irauten duten bitartean. Halaber, herritarren eskura gaude, obrak egin bitartean sortzen den edozein arazo konpontzeko. Horretarako “Auzobegiralea”-rengana edo herritarrekin harremanetarako pertsonarengana jo beharko da.