Otsailaren 16an aurkeztuko da “Alas Rotas”, Amurrioko Antzokian

11 Otsaila 2019

Yanko Espainian asiloa eskatu duen errefuxiatu bat da, eta haren historiaren bidez, igaro behar dituen zailtasunetan barrena ibiliko gara, asilo-eskaera ukatu eta deportatu egiten duten arte. Halere, “Alas rotas” laguntasun-mezu positibo bat da, eta aurrera segitzeko esperantzaren indarrarena. Fore-k idatzi du eta hark zuzentzen du, eta “Caminamos para crecer” kulturarteko antzerki-taldeak antzezten du. CEAR Euskadiren gizarte partaidetzako taldetik sortutako taldea da. Partaide gehienak aipatutako GKEko boluntarioak eta erabiltzaileak dira, nahiz eta badiren erakundearekin bat egiten duten baina kide ez direnak ere. Guztiz libre izateko eta beren ni-a oinarri estereotipaturik gabe garatzeko tresna eta gunetzat aukeratu dute antzerkia.  Emanaldia otsailaren 16an izango da, 20:00etan, Amurrio Antzokian. Sarrera: 6 € (5€ bazkideek).

* Antzezleak: Abdoul Salam, Marta de Marroquin, Diakaridia Diabate, Eduardo Calvo, Estefanía Pasarín, Mahamadou Sow, Youssef En Nouary  eta Abdesslam Sabiri.